[Librezale] Librezalek koordinatzen ez dituen proiektuak
Ander Gmail
ander.elor a bildua gmail.com
As, Aza 23, 10:44:58, CET 2010
bapatean akordatu naiz (lanean fitxategi bat erauztean) badirela
librezaletik oso gertuko euskaratzeen arrastoa galdua ditudanak.
Ni mundu honetan murgildu nintzenean Eskoriatzar gazte batek (nor ote?
;-) ) 3arrano webgune itzela garatu zuen.
3arrano agurtu gabe joan zait baina zer da bertan zeuden proiektuei buruz?
Oraindik ere, IZArc darabilt eta bertan bazeuden hainbat gauza gehiago.
3arrano gogoan zaitugu!
mezu nostalgikoa edo...
Ander.
2010/11/19 11:15(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> ----- Original Message ----
>
>> From: Piarres Beobide<pi a bildua beobide.net>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Fri, November 19, 2010 10:53:21 AM
>> Subject: Re: [Librezale] Librezalek koordinatzen ez dituen proiektuak
>>
>>> Gainera, ahaztu zait esatea nik GNU/Linuxen banaketen kategoria bat
> sortuko
>>> nukeela, eta haietako bakoitzarentzat orri bat sortu beren euskarazko
>>> bertsioaren egoera zein den azalduz.
>>>
>>> Asier.
>> Banaketen itzulpen egoera? Eta nola pentsatzen duzu hori zehaztu? Ez
>> dut batere argi ikusten.
>>
>> Banaketarekin zertaz ari garen ere argitu beharko zen, hau Debian-en
>> egindako itzulpenak Ubuntura iristen dira baina ez dira kasu askotan
>> Ubuntuk egiten dituen aldaketak itzultzen, baina instalatzaile eta
>> debian deskribapenetan hortik aurrerakoa instalatzen diren paketeen
>> arabera izango duzu euskaraturik edo ez.
>>
>> Demagun Debian-en egoera (ziurrekin azken finean itzuliena). Zein
>> pakete egon beharko lirateke itzulita hori ontzat egoteko? Ez dut
>> erraza ikusten...
> Ba ez dut pentsatu nola egin, ideia hau bururatu zait foroan galdetu zelako [1]
> OpenSUSEren diskoan zergatik ez zegoen euskara hizkuntzen zerrendan. Kontua da
> OpenSUSEren pakete jakin batzuk itzuli behar direla gure hizkuntza CDan
> sartzeko.
>
> Gero beste nonbait irakurri dut Fedoran ere gauza bera gertatzen dela: pakete
> batzuk itzuli behar dira euskara Fedoraren CDan sartzeko.
>
> Ubunturen kasuan, ikusi dut euskaraz dagoen ehunekoa jaisten ari dela bertsioz
> bertsio. [2][3][4]
>
> Debianen kasurako, egia esan ez dut pentsatu nola jakin daitekeen euskarazko
> bertsioaren egoera.
>
> Interesgarria iruditzen zait hori guztia lekuren batean azaltzea.
>
> Asier.
>
> [1]http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1637
> [2]https://translations.launchpad.net/ubuntu/karmic/+translations
> [3]https://translations.launchpad.net/ubuntu/lucid/+translations
> [4]https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+translations
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago