[Librezale] Librezalek koordinatzen ez dituen proiektuak

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Or, Aza 19, 11:15:16, CET 2010


----- Original Message ----

> From: Piarres Beobide <pi a bildua beobide.net>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Sent: Fri, November 19, 2010 10:53:21 AM
> Subject: Re: [Librezale] Librezalek koordinatzen ez dituen proiektuak
> 
> >  Gainera, ahaztu zait esatea nik GNU/Linuxen banaketen kategoria bat  
sortuko
> > nukeela, eta haietako bakoitzarentzat orri bat sortu beren  euskarazko
> > bertsioaren egoera zein den azalduz.
> >
> >  Asier.
> 
> Banaketen itzulpen egoera? Eta  nola pentsatzen duzu hori  zehaztu? Ez
> dut batere argi ikusten.
> 
> Banaketarekin zertaz ari garen  ere argitu beharko zen, hau Debian-en
> egindako itzulpenak Ubuntura iristen  dira baina ez dira kasu askotan
> Ubuntuk egiten dituen aldaketak itzultzen,  baina instalatzaile eta
> debian deskribapenetan hortik aurrerakoa instalatzen  diren paketeen
> arabera izango duzu euskaraturik edo ez.
> 
> Demagun  Debian-en egoera (ziurrekin azken finean itzuliena). Zein
> pakete egon beharko  lirateke itzulita hori ontzat egoteko? Ez dut
> erraza  ikusten...

Ba ez dut pentsatu nola egin, ideia hau bururatu zait foroan galdetu zelako [1] 
OpenSUSEren diskoan zergatik ez zegoen euskara hizkuntzen zerrendan. Kontua da 
OpenSUSEren pakete jakin batzuk itzuli behar direla gure hizkuntza CDan 
sartzeko.

Gero beste nonbait irakurri dut Fedoran ere gauza bera gertatzen dela: pakete 
batzuk itzuli behar dira euskara Fedoraren CDan sartzeko.

Ubunturen kasuan, ikusi dut euskaraz dagoen ehunekoa jaisten ari dela bertsioz 
bertsio. [2][3][4]

Debianen kasurako, egia esan ez dut pentsatu nola jakin daitekeen euskarazko 
bertsioaren egoera.

Interesgarria iruditzen zait hori guztia lekuren batean azaltzea.

Asier.

[1]http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1637
[2]https://translations.launchpad.net/ubuntu/karmic/+translations
[3]https://translations.launchpad.net/ubuntu/lucid/+translations
[4]https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+translations



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago