[Librezale] Librezalek koordinatzen ez dituen proiektuak

Piarres Beobide pi a bildua beobide.net
Or, Aza 19, 10:53:21, CET 2010


[...]
>>
>> Ba ez dakit. Nik beste kategoriatan jarri diren moduan  jarriko nituzke,
>>adibidez
>>
>> mahaigainen kategorian [1] GNOME eta KDE sartuko  nituzke (bere logoa eta
>>esaldi
>>
>> bateko azalpena), baina haietako bakoitzerako  orri berezi bat egin gabe.
>> Gainera, proiektu hori Librezalek ez duela  koordinatzen (edo nork koordinatzen
>>
>> duen) jarriko  nuke.
>>
>> Asier.
>>
>
> Gainera, ahaztu zait esatea nik GNU/Linuxen banaketen kategoria bat sortuko
> nukeela, eta haietako bakoitzarentzat orri bat sortu beren euskarazko
> bertsioaren egoera zein den azalduz.
>
> Asier.

Banaketen itzulpen egoera? Eta  nola pentsatzen duzu hori zehaztu? Ez
dut batere argi ikusten.

Banaketarekin zertaz ari garen ere argitu beharko zen, hau Debian-en
egindako itzulpenak Ubuntura iristen dira baina ez dira kasu askotan
Ubuntuk egiten dituen aldaketak itzultzen, baina instalatzaile eta
debian deskribapenetan hortik aurrerakoa instalatzen diren paketeen
arabera izango duzu euskaraturik edo ez.

Demagun Debian-en egoera (ziurrekin azken finean itzuliena). Zein
pakete egon beharko lirateke itzulita hori ontzat egoteko? Ez dut
erraza ikusten...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago