[Librezale] calibre

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Al, Aza 15, 17:03:57, CET 2010


----- Original Message ----

> From: Julen <julenx a bildua gmail.com>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Sent: Mon, November 15, 2010 12:56:14 PM
> Subject: Re: [Librezale] calibre
> 
> Eguerdi on!
> 
> al., 2010.eko azaren 15a 07:08(e)an, Gorka Azkarate(e)k  idatzi zuen:
> > Aupa Librezaleok,
> >
> > Saiatu naiz calibre hori  taldearen proiektuen artean txertatzen [1].
> > Sortu dut wikian orria [2]  eta eta Asierren aholkuari jarraitzeko asmoa
> > banuen ere, "Beste batzuk"  atala ahalik eta gutxien erabiltzeko aholku
> > ona iruditzen zait-eta;  "Beste batzuk" atalean kokatu dut baina.
> >
> > Berehala ikusiko duzue  akats batzuk itzuri zaizkidala. Barkamenak
> > aurretik eta zuzendu  mesedez.
> 

Aupa Gorka, konpondu dut irudiarena. Beste inork irudiak igotzeko zailtasunak 
baditu, hemen doaz azalpen batzuk:
- Normalean hobe da irudiak gure wikira igotzea, nahiz eta zuzenean Commons-etik 
ere lotu daitezkeen.
- Irudiak igotzeko, erabili beheko barran dagoen "Fitxategia igo" botoia 
("Artikulua" "Eztabaida" "Aldatu" "Historia" etabar agertzen diren barra)
- Irudia wikiko orri batean txertatzeko, hau idatzi behar da: 
[[Fitxategi:irudiaren_izena.png]]. Tamaina desberdinetan txertatzeko, adib. 300 
pixeletan [[Fitxategi:irudiaren_izena.png|300px]]. Eskuinetara jartzeko, 
[[Fitxategi:irudiaren_izena.png|300px|right]].
- Txantiloietan beste modu batera doa irudien txertaketa, txantiloi bakoitza 
ezberdina da. Onena begiratzea nola dagoen eginda beste txantiloi batean eta 
kopiatzea.
- Proiektu bakoitzerako jartzen ari garen logoa 128x128 pixelekoa da, horrela 
hobeto integratzen da proiektuetarako dagoen txantiloian. Horregatik Calibrerena 
adibidez txikitu egin dut apur bat eta espazioa sartu diot goitik eta behetik, 
dimentsio horiek lortzeko.

Gero arte.
Asier.



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago