[Librezale] Aplikazioak kategorizatu

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Aza 14, 20:23:16, CET 2010


Julen(e)k dio:
[...]
> Baita ere esan genuen kategoria bat baino gehiago har dezaketela
> aplikazioek, aukera hori ematen du behintzat MediaWikik.
> 
> Halere teknikoki ez dakit katalogoaren atal hauek automatikoki sor
> daitezkeen txantiloiren baten bidez. Egokiena hori litzateke gauzak
> eskuz sartzea ekiditeko (horrela aplikazio bat kategorizatzea nahikoa
> litzateke dagokion atalean agertzeko).
> 
> Era berean, katalogoko ataletako sarrera bakoitzarentzat txantiloi bat
> sor dezakegu, itxura aldetik homogeneotasuna mantendu eta elementu
> berriak gehitzea errazteko.

Ikusi dut Asierrek sortu duen orrialdea eta nik buruan neukana guztiz
bestelakoa zela esan beharra dut. Aplikazioak eskuz sailkatzea
ezinbestekoa da, baina orrialdeak banan-banan egitea (logoarekin,
azalpenarekin....) eta mantentzea lan eskerga da.

Nik horrelako zerbait egitea nahi nuen (wikiko kategoriak erabiltzea):
http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Irudi_editoreak

Era horretan, softwarearen sailkapena, kategoria baten baino gehiago
egotea, kategorien zuhaitza moldatzea eta abar, lan erraza izango litzateke.

Egiten hasi zaretena askoz ikusgarriagoa dela argi dago, baina hainbeste
software sailkatu nahi badugu, oso lan zaila izan daiteke. Ez dakit...

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago