[Librezale] Aplikazioak kategorizatu

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Aza 14, 21:02:58, CET 2010


----- Original Message ----

> From: Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Sent: Sun, November 14, 2010 8:23:16 PM
> Subject: Re: [Librezale] Aplikazioak kategorizatu
> 
> Julen(e)k dio:
> [...]
> > Baita ere esan genuen kategoria bat baino  gehiago har dezaketela
> > aplikazioek, aukera hori ematen du behintzat  MediaWikik.
> > 
> > Halere teknikoki ez dakit katalogoaren atal hauek  automatikoki sor
> > daitezkeen txantiloiren baten bidez. Egokiena hori  litzateke gauzak
> > eskuz sartzea ekiditeko (horrela aplikazio bat  kategorizatzea nahikoa
> > litzateke dagokion atalean agertzeko).
> > 
> > Era berean, katalogoko ataletako sarrera bakoitzarentzat txantiloi  bat
> > sor dezakegu, itxura aldetik homogeneotasuna mantendu eta  elementu
> > berriak gehitzea errazteko.
> 
> Ikusi dut Asierrek sortu  duen orrialdea eta nik buruan neukana guztiz
> bestelakoa zela esan beharra  dut. Aplikazioak eskuz sailkatzea
> ezinbestekoa da, baina orrialdeak  banan-banan egitea (logoarekin,
> azalpenarekin....) eta mantentzea lan eskerga  da.
> 
> Nik horrelako zerbait egitea nahi nuen (wikiko kategoriak  erabiltzea):
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Irudi_editoreak
> 

Beno, hori ere egingo dut ;)

> Era horretan,  softwarearen sailkapena, kategoria baten baino gehiago
> egotea, kategorien  zuhaitza moldatzea eta abar, lan erraza izango litzateke.
> 
> Egiten hasi  zaretena askoz ikusgarriagoa dela argi dago, baina hainbeste
> software  sailkatu nahi badugu, oso lan zaila izan daiteke. Ez  dakit...
> 

Orri indibidualak bakarrik guk mantentzen ditugun proiektuetarako egiteko asmoa 
nuen. Besteak aipatu besterik ez ditut egingo. Adibidez orri honetan:

http://librezale.org/wiki/Bulegoa

LibreOffice eta abar aipatu baizik ez ditut egingo

Asier.



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago