[Librezale] Aplikazioak kategorizatu

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Aza 14, 13:50:26, CET 2010


----- Original Message ----

> From: Julen <julenx a bildua gmail.com>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Sent: Sun, November 14, 2010 1:13:13 PM
> Subject: Re: [Librezale] Aplikazioak kategorizatu
> 
> Aupa,
> 
> Pare bat erreferentzia, eginda dauden gauzen ideia izateko:
> http://www.softcatala.org/wiki/Categoria:Rebost
> http://softkat.ueu.org/ (Kategoriak atala)
> 

Bai, Softcatala-koa begiratuta neukan. Bestea ere begiratuko dut.


> Jarraian komentarioak; gauzak gehiegi nahasten baditu  ez egin kasu 
gehiegirik.
> 

Aizu, bazkaldu ere egin beharko dut, e?

> ig., 2010.eko azaren 14a 11:54(e)an, Asier  Sarasua(e)k idatzi zuen:
> > Aupa, gure aplikazioak kategoritzatzen hasita,  hurrengoak atera zaizkit:
> > 
> > Mahaigaina eta bere itxura
> >  *Awn
> > *Cairo-Dock
> > *Compiz
> > *Docky
> >  *Xfce
> 
> Xfce mahaigain ingurunetan sartu eta GNOME + KDE  gehitu?

Ados.

> 
> > Itzulpengintza
> > *OmegaT
> > *Pootle
> >  *Virtaal
> 
> Hizkuntza atala sortu eta honen azpiatal gisa jarriko  nuke.
> Hizkuntza atalean bestelako hizkuntza-tresnak joan daitezke: Xuxen,  Euskalbar, 
>OCR tresnak...
> 

Ados. Betiko zalantza, ea bakarrik softwarea sartuko dugun ala ez. Xuxen zer da?


> > P2P bezeroak
> > *aMule
> >  *Nicotine+
> > *Transmission
> > *Vuze
> 
> Internet atalaren  azpiatal.
> 
> > Nabigatzaileak
> > *Firefox
> > *Firefox  Mobile
> > *Mozilla
> 
> Internet atalaren azpiatal.
> 
> > Posta eta  agenda
> > *Calendar
> > *Mailman
> > *Thunderbird
> 
> Internet  atalaren azpiatal.
> 
> > Foroak, blogak eta sare sozialak
> >  *FluxBB
> > *Gwibber
> > *phpBB
> > *WordPress
> 
> Internet  atalaren azpiatal.
> 

Ez dakit ba. Horrela neukan jarrita hasieran, baina gero garbiagoa iruditu zait 
bestetara, iruditzen zait jendeari berdin zaiola Internetekin zerikusia duen ala 
ez. Gainera, "Internet" kategoria bat eginda, iruditzen zait beste kategoria 
handi bat egin beharko genukeela: "Offline erabiltzekoa" edo horrelako zerbait.

Hala ere, ez nago "Internet" kategoria handi bat egitearen kontra.


> > Irudia
> > *Pinta
> > *Shotwell
> >  *Simple Scan
> > *Tux Paint
> 
> Multimedia atalaren azpiatal.
> Tux  Paint hezkuntza atalean ere joan liteke.
> 

Ados.

> > Multimedia
> >  *OpenShot
> > *VLC
> 
> Soinua/bideoa atala agian?
> 

Ados.

> > Beste  batzuk
> > *Debian instalatzailea
> 
> Hau Debianen barruan dagoela  kontuan hartuta, sistema eragileak atalean 
>gehituko nuke.
> 

Ados.

> > *Déjà  Dup
> 
> Tresnak atalean?
> 

Ez zait gustatzen. Azken finean, "Tresnak" hitza oso orokorra da, gure aplikazio 
guztiak dira tresnak. Nire Fedorako GNOME maihaigainean Déjà  Dup "Sistemaren 
tresnak" atalean ageri zait. Hori egokiagoa izan daiteke?

> > *FreeMind
> 
> Hezkuntza atalean joan  daiteke hau.
> 

Bale.

> > *LDP
> 
> Merezi du dokumentazioa atala sortu eta  bertan eskuliburuak eta bestelakoak 
>gehitzeak?
> 

Zalantza bera daukat nik.

> > *Piwik
> 
> Piwik  adibidez WordPress eta FluxBBrekin batera ere ikusten dut, zerbitzarian  
>instalatzekoak direlako batik bat.
> 

Bale ba.

> > Nire asmoa da "Beste batzuk"  atalean ahalik eta gutxien edukitzea, baina
> > proiektu batzuk zailak dira  sailkatzeko. Edozein ekarpen onartzen da.
> 
> Jokuak atala ere egon liteke,  Freeciv itzultzen dutenerako! ;)
> 

Bai.

> > Kontuan hartu ere bileran esan  genuela gureak ez diren beste aplikazio 
>batzuk
> > ere zerrenda horretan sar  ditzakegula (betiere guk ez ditugula itzultzen 
>argi
> > eta garbi esanda).  Orduan kategorizazio hau aldatu egin daiteke.
> 
> Baita ere esan genuen  kategoria bat baino gehiago har dezaketela aplikazioek, 
>aukera hori ematen du  behintzat MediaWikik.
> 
> Halere teknikoki ez dakit katalogoaren atal hauek  automatikoki sor daitezkeen 
>txantiloiren baten bidez. Egokiena hori litzateke  gauzak eskuz sartzea 
>ekiditeko (horrela aplikazio bat kategorizatzea nahikoa  litzateke dagokion 
>atalean agertzeko).
> 
> Era berean, katalogoko ataletako  sarrera bakoitzarentzat txantiloi bat sor 
>dezakegu, itxura aldetik  homogeneotasuna mantendu eta elementu berriak gehitzea  
>errazteko.
> 

Ez dut gehiegi kontrolatzen kontu hori. Beste norbaitek begiratzen badu, hobeto. 
Nik bitartean txantiloirik gabeko orriak sortuko ditut, badaezpada. Bi gehiago 
egin ditut:
http://librezale.org/wiki/P2P_sareak
http://librezale.org/wiki/Itzulpengintza

Asier.



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago