[Librezale] Proiektu berriaren izena

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Aza 14, 16:56:41, CET 2010


Beno, badirudi mezuaren zati mamitsuenari baiezkoarekin erantzuten diozuela:
proiektu berriak izen berria behar du.

Bat nator Txopirekin esaten duenean kontua ez dagokiola Librezale taldeari
soilik, lau taldekoen artean partekatuko den zerbitzariaren proiektuaren
izenarena lau taldeko kide guztiei erabakitzea dagokie. Bai horixe!

Bestalde, "dançara" horrek problemak sor ditzakeela esaten badidazue Ç
horrengatik, nire proposamena aldatuko dut; "dançara" idatzi zuen gure lehen
poetak baina bere edizio kritikoan, Patxi Altunak, grafia eguneratu eta
garai hartan nola ahoskatuko zen Mitxelenaren teoriei-eta jarraiki "danzara"
eman zuen. Nire proposamen berria, beraz, "DANZARA".

Izen arraroak errazago gogoratzen direlakoan nago, eta nik nahiago dut
kulteranokeria bat izen arruntago bat baino.  (Arraro xamarra naiz, bai,
baina ez ditut Pacman galtzontziloak erabiltzen, zin dagit ;-)

Posizionamendu kontuei buruz-eta ez dakit ezer, baina ez litzateke hobea
izango hitz arrotz bat hitz arrunt bat baino? Hala kontu horiek kasu honetan
bost axola? (Azken galdera bi hauek ez dira erretorikoak, oso ezjakina naiz
kontu hauetan, benetan).

Nire proposamenaren alde txar bat, neuk ere ikusten dut, hitza berez
ulertzen ez dela da. DANZARA hitzak azalpenak behar ditu. Baina horrelako
azalpentxoak ematetik bizi da maixutxo hau ;-)

-- 
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101114/06e62654/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago