[Librezale] Proiektu berriaren izena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Aza 14, 18:55:58, CET 2010


Gorka Azkarate(e)k dio:
> Beno, badirudi mezuaren zati mamitsuenari baiezkoarekin erantzuten
> diozuela: proiektu berriak izen berria behar du.
> 
> Bat nator Txopirekin esaten duenean kontua ez dagokiola Librezale
> taldeari soilik, lau taldekoen artean partekatuko den zerbitzariaren
> proiektuaren izenarena lau taldeko kide guztiei erabakitzea dagokie. Bai
> horixe!
> 
> Bestalde, "dançara" horrek problemak sor ditzakeela esaten badidazue Ç
> horrengatik, nire proposamena aldatuko dut; "dançara" idatzi zuen gure
> lehen poetak baina bere edizio kritikoan, Patxi Altunak, grafia
> eguneratu eta garai hartan nola ahoskatuko zen Mitxelenaren teoriei-eta
> jarraiki "danzara" eman zuen. Nire proposamen berria, beraz, "DANZARA".
> 
> Izen arraroak errazago gogoratzen direlakoan nago, eta nik nahiago dut
> kulteranokeria bat izen arruntago bat baino.  (Arraro xamarra naiz, bai,
> baina ez ditut Pacman galtzontziloak erabiltzen, zin dagit ;-)
> 
> Posizionamendu kontuei buruz-eta ez dakit ezer, baina ez litzateke hobea
> izango hitz arrotz bat hitz arrunt bat baino? Hala kontu horiek kasu
> honetan bost axola? (Azken galdera bi hauek ez dira erretorikoak, oso
> ezjakina naiz kontu hauetan, benetan).

Kasu honetan posizionamenduarenak ez dauka zer ikusirik.

> 
> Nire proposamenaren alde txar bat, neuk ere ikusten dut, hitza berez
> ulertzen ez dela da. DANZARA hitzak azalpenak behar ditu. Baina
> horrelako azalpentxoak ematetik bizi da maixutxo hau ;-)

Beraz, aipatu diren aukerak hauek dira:
- Danzara
- Sarekale
- Uhin
- Olatu
- Koska
- Airean



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago