Beno, badirudi mezuaren zati mamitsuenari baiezkoarekin erantzuten diozuela: proiektu berriak izen berria behar du.

Bat nator Txopirekin esaten duenean kontua ez dagokiola Librezale taldeari soilik, lau taldekoen artean partekatuko den zerbitzariaren proiektuaren izenarena lau taldeko kide guztiei erabakitzea dagokie. Bai horixe!

Bestalde, "dançara" horrek problemak sor ditzakeela esaten badidazue Ç horrengatik, nire proposamena aldatuko dut; "dançara" idatzi zuen gure lehen poetak baina bere edizio kritikoan, Patxi Altunak, grafia eguneratu eta garai hartan nola ahoskatuko zen Mitxelenaren teoriei-eta jarraiki "danzara" eman zuen. Nire proposamen berria, beraz, "DANZARA".

Izen arraroak errazago gogoratzen direlakoan nago, eta nik nahiago dut kulteranokeria bat izen arruntago bat baino.  (Arraro xamarra naiz, bai, baina ez ditut Pacman galtzontziloak erabiltzen, zin dagit ;-)

Posizionamendu kontuei buruz-eta ez dakit ezer, baina ez litzateke hobea izango hitz arrotz bat hitz arrunt bat baino? Hala kontu horiek kasu honetan bost axola? (Azken galdera bi hauek ez dira erretorikoak, oso ezjakina naiz kontu hauetan, benetan).

Nire proposamenaren alde txar bat, neuk ere ikusten dut, hitza berez ulertzen ez dela da. DANZARA hitzak azalpenak behar ditu. Baina horrelako azalpentxoak ematetik bizi da maixutxo hau ;-)

Gorka Azk.