[Librezale] Aplikazioak kategorizatu

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Aza 14, 13:13:13, CET 2010


Aupa,

Pare bat erreferentzia, eginda dauden gauzen ideia izateko:
http://www.softcatala.org/wiki/Categoria:Rebost
http://softkat.ueu.org/ (Kategoriak atala)

Jarraian komentarioak; gauzak gehiegi nahasten baditu ez egin kasu 
gehiegirik.

ig., 2010.eko azaren 14a 11:54(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Aupa, gure aplikazioak kategoritzatzen hasita, hurrengoak atera zaizkit:
>
> Mahaigaina eta bere itxura
> *Awn
> *Cairo-Dock
> *Compiz
> *Docky
> *Xfce

Xfce mahaigain ingurunetan sartu eta GNOME + KDE gehitu?

> Itzulpengintza
> *OmegaT
> *Pootle
> *Virtaal

Hizkuntza atala sortu eta honen azpiatal gisa jarriko nuke.
Hizkuntza atalean bestelako hizkuntza-tresnak joan daitezke: Xuxen, 
Euskalbar, OCR tresnak...

> P2P bezeroak
> *aMule
> *Nicotine+
> *Transmission
> *Vuze

Internet atalaren azpiatal.

> Nabigatzaileak
> *Firefox
> *Firefox Mobile
> *Mozilla

Internet atalaren azpiatal.

> Posta eta agenda
> *Calendar
> *Mailman
> *Thunderbird

Internet atalaren azpiatal.

> Foroak, blogak eta sare sozialak
> *FluxBB
> *Gwibber
> *phpBB
> *WordPress

Internet atalaren azpiatal.

> Irudia
> *Pinta
> *Shotwell
> *Simple Scan
> *Tux Paint

Multimedia atalaren azpiatal.
Tux Paint hezkuntza atalean ere joan liteke.

> Multimedia
> *OpenShot
> *VLC

Soinua/bideoa atala agian?

> Beste batzuk
> *Debian instalatzailea

Hau Debianen barruan dagoela kontuan hartuta, sistema eragileak atalean 
gehituko nuke.

> *Déjà Dup

Tresnak atalean?

> *FreeMind

Hezkuntza atalean joan daiteke hau.

> *LDP

Merezi du dokumentazioa atala sortu eta bertan eskuliburuak eta 
bestelakoak gehitzeak?

> *Piwik

Piwik adibidez WordPress eta FluxBBrekin batera ere ikusten dut, 
zerbitzarian instalatzekoak direlako batik bat.

> Nire asmoa da "Beste batzuk" atalean ahalik eta gutxien edukitzea, baina
> proiektu batzuk zailak dira sailkatzeko. Edozein ekarpen onartzen da.

Jokuak atala ere egon liteke, Freeciv itzultzen dutenerako! ;)

> Kontuan hartu ere bileran esan genuela gureak ez diren beste aplikazio batzuk
> ere zerrenda horretan sar ditzakegula (betiere guk ez ditugula itzultzen argi
> eta garbi esanda). Orduan kategorizazio hau aldatu egin daiteke.

Baita ere esan genuen kategoria bat baino gehiago har dezaketela 
aplikazioek, aukera hori ematen du behintzat MediaWikik.

Halere teknikoki ez dakit katalogoaren atal hauek automatikoki sor 
daitezkeen txantiloiren baten bidez. Egokiena hori litzateke gauzak 
eskuz sartzea ekiditeko (horrela aplikazio bat kategorizatzea nahikoa 
litzateke dagokion atalean agertzeko).

Era berean, katalogoko ataletako sarrera bakoitzarentzat txantiloi bat 
sor dezakegu, itxura aldetik homogeneotasuna mantendu eta elementu 
berriak gehitzea errazteko.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago