[Librezale] Proiektu berriaren izena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Aza 14, 11:49:46, CET 2010


Julen(e)k dio:
> Gorka:
> 
> Gorka Azkarate<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko azaren 14a 10:56):
>> Niri, gehiengoei suposatzen dut, Mundurat izen horrek Etxepareren Kontrapasa
>> abesti ezaguna gogora ekartzen zidan; (1545): “Heuscara ialgui adi mundura”
>> Abesti hori gogoan, zera proposatu nahi dizuet, proiektu berriari Dançara
>> izendatzea, abestiaren azken hitzarekin, Etxepareren grafia errespetatuz; Ç
>> zaharkitu hori eta guzti. Izen honekin aurreko izenarekin nolabaiteko lotura
>> ezarri egingo genuke... Izen berri hau jostagarria, dinamikoa, bilatzeko
>> erraza eta gustukoa baldin baduzue +1, bestela, bota beste proposamenen bat.
>>
> 
> Izena gora-behera, uste dut ezinbestekoa dela kontuan hartzea URL eta
> bestelako helbideetan txertatzeko gaitasuna eta, zuk egindako
> proposamena, tamalez, ezin da bere horretan erabili.

Gaur egun posible da dançara.net edo antzeko domeinu bat sortzea, baina
teknikoki ez dago oso finkatua eta arazo ugari eman ditzake :-(

> 
> Gehiegi pentsatu gabe, alternatiba botako dut: sarekale.

Zerbitzari horretan 3-4 talde egongo badira, ez luke Librezalek bakarrik
erabaki behar zerbitzari horren izena. Nire proposamena guk hiruzpalau
aukera lantzea da eta Hey_neken-ek irratiekin egin behar duen bilera
horretan, zerbitzariaren ezaugarri teknikoez eta funtzioez gain hitz
egiteaz gain, besteei gure proposamenak luzatzea da.

Irratiek uhinak erabiltzen dituzte zabaltzeko, MusikHerriakek ere musika
sortzen duenez geroztik uhinekin zerikusia du. Guk ez hainbeste baina
zerbitzariko 3-4 taldek hori amankomunean izango dutela ikusita, gai
horren inguruko izen bat proposatuko nuke:
- uhin
- olatu
- koska (koska irratiren izena hemendik etorriko delakoan nago)

Aukera hauei Julenek eta Gorkak gehituko nituzke (dançara, sarekale) eta
egun batzuk barru, jendeak aukera gehiago botatzen dituenean, Decider[1]
edo Doodle[2] erabiliz, bozketatxo bat egin.

[1] https://labs.riseup.net/decider/
[2] http://www.doodle.com/

Bestela ere aukerak posta-e bitartez proposatzen, arrazoitzen eta
hobesten joan gaitezke. Bota aukera gehiago! Zenbat eta gehiago hobeto!

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago