[Librezale] Proiektu berriaren izena
Julen
julenx a bildua gmail.com
Iga, Aza 14, 12:33:47, CET 2010
ig., 2010.eko azaren 14a 11:49(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> Gorka:
>>
>> Gorka Azkarate<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2010eko azaren 14a 10:56):
>>> Niri, gehiengoei suposatzen dut, Mundurat izen horrek Etxepareren Kontrapasa
>>> abesti ezaguna gogora ekartzen zidan; (1545): “Heuscara ialgui adi mundura”
>>> Abesti hori gogoan, zera proposatu nahi dizuet, proiektu berriari Dançara
>>> izendatzea, abestiaren azken hitzarekin, Etxepareren grafia errespetatuz; Ç
>>> zaharkitu hori eta guzti. Izen honekin aurreko izenarekin nolabaiteko lotura
>>> ezarri egingo genuke... Izen berri hau jostagarria, dinamikoa, bilatzeko
>>> erraza eta gustukoa baldin baduzue +1, bestela, bota beste proposamenen bat.
>>>
>>
>> Izena gora-behera, uste dut ezinbestekoa dela kontuan hartzea URL eta
>> bestelako helbideetan txertatzeko gaitasuna eta, zuk egindako
>> proposamena, tamalez, ezin da bere horretan erabili.
>
> Gaur egun posible da dançara.net edo antzeko domeinu bat sortzea, baina
> teknikoki ez dago oso finkatua eta arazo ugari eman ditzake :-(
Berez kasik edozein unicode karaktere erabil daiteke, baina gero
helbideak "itzuli" egiten dira. Adibide garbi bat:
☭.net → xn--u4h.net
>>
>> Gehiegi pentsatu gabe, alternatiba botako dut: sarekale.
>
> Zerbitzari horretan 3-4 talde egongo badira, ez luke Librezalek bakarrik
> erabaki behar zerbitzari horren izena. Nire proposamena guk hiruzpalau
> aukera lantzea da eta Hey_neken-ek irratiekin egin behar duen bilera
> horretan, zerbitzariaren ezaugarri teknikoez eta funtzioez gain hitz
> egiteaz gain, besteei gure proposamenak luzatzea da.
Bai, hau esatea ahaztu zait baina ados.
> Irratiek uhinak erabiltzen dituzte zabaltzeko, MusikHerriakek ere musika
> sortzen duenez geroztik uhinekin zerikusia du. Guk ez hainbeste baina
> zerbitzariko 3-4 taldek hori amankomunean izango dutela ikusita, gai
> horren inguruko izen bat proposatuko nuke:
> - uhin
> - olatu
> - koska (koska irratiren izena hemendik etorriko delakoan nago)
>
> Aukera hauei Julenek eta Gorkak gehituko nituzke (dançara, sarekale) eta
> egun batzuk barru, jendeak aukera gehiago botatzen dituenean, Decider[1]
> edo Doodle[2] erabiliz, bozketatxo bat egin.
>
> [1] https://labs.riseup.net/decider/
> [2] http://www.doodle.com/
>
> Bestela ere aukerak posta-e bitartez proposatzen, arrazoitzen eta
> hobesten joan gaitezke. Bota aukera gehiago! Zenbat eta gehiago hobeto!
Beste aukera bat, irratiekin lotuago egon daitekeena: airean.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago