[Librezale] Proiektu berriaren izena

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Aza 14, 11:11:54, CET 2010


Gorka:

Gorka Azkarate<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko azaren 14a 10:56):
>
> Niri, gehiengoei suposatzen dut, Mundurat izen horrek Etxepareren Kontrapasa
> abesti ezaguna gogora ekartzen zidan; (1545): “Heuscara ialgui adi mundura”
> Abesti hori gogoan, zera proposatu nahi dizuet, proiektu berriari Dançara
> izendatzea, abestiaren azken hitzarekin, Etxepareren grafia errespetatuz; Ç
> zaharkitu hori eta guzti. Izen honekin aurreko izenarekin nolabaiteko lotura
> ezarri egingo genuke... Izen berri hau jostagarria, dinamikoa, bilatzeko
> erraza eta gustukoa baldin baduzue +1, bestela, bota beste proposamenen bat.
>

Izena gora-behera, uste dut ezinbestekoa dela kontuan hartzea URL eta
bestelako helbideetan txertatzeko gaitasuna eta, zuk egindako
proposamena, tamalez, ezin da bere horretan erabili.

Gehiegi pentsatu gabe, alternatiba botako dut: sarekale.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago