[Librezale] Proiektu berriaren izena

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Aza 14, 10:56:18, CET 2010


Aupa Librezaleok,

 OVH zerbitzari berriaren proiektuari izen bat esleitzea proposatu zuen atzo
Txopik. Mundurat izena gogoan. Ez zitzaidan iruditu inork kontrako iritzia
benetan agertu zuenik, txantxak txantxa. Hey_nekenek proiektua Mundurat II
ez bilakatzea espero zuela adierazi zuen... EHko euskal proiektu
*berezien*zerbitzari izatea nahiko zukeela...

 Eguneko gai zerrendako atal asko oraindik jorratu gabe eta ez genuen
Txopiren proposamenekin batere denbora erabili une honetan baina, ni
behintzat, Topirekin bat nator. Proiektu berri horrek izena merezi du.
Bestela “zerbitzari berria” edo “proiektu berria” edo antzera deitzen hasiko
gara eta horrelako izenak, konturatu orduko, oso zaharkiturik geratzen dira.

 Ez dakit nondik atera zen *Mundurat* izena baina proiektu horrek historia
egin du. Niretzat izen hori ezin hobea zen baina ez diogu proiektu berriari
*Mundurat II* jarriko, ezta?

 Niri, gehiengoei suposatzen dut, *Mundurat *izen horrek Etxepareren *
Kontrapasa* abesti ezaguna gogora ekartzen zidan; (1545): “Heuscara ialgui
adi *mundura*” Abesti hori gogoan, zera proposatu nahi dizuet, proiektu
berriari *Dançara* izendatzea, abestiaren azken hitzarekin, Etxepareren
grafia errespetatuz; Ç zaharkitu hori eta guzti. Izen honekin aurreko
izenarekin nolabaiteko lotura ezarri egingo genuke... Izen berri hau
jostagarria, dinamikoa, bilatzeko erraza eta gustukoa baldin baduzue +1,
bestela, bota beste proposamenen bat.


  PS. Hey_neken; hik atzo une batean komentatu huen legez, nire
posta-zerrendako mezuak jasotzeko baldintzak aldatzera joan nauk [1].
Problemarik ez baina aldaketak egin eta gero --Nire aldaketak bidali--
botoian klik egin eta kale: Internal Server Error ...Please contact the
server administrator... Erraz konpontzerik badaukak, di-da batean, aurrera.
Bestela hor konpon.


 [1] http://www.mundurat.net/mailman/options/librezale


-- 
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101114/d8713de4/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago