Aupa Librezaleok,

OVH zerbitzari berriaren proiektuari
izen bat esleitzea proposatu zuen atzo Txopik. Mundurat izena gogoan. Ez
zitzaidan iruditu inork kontrako iritzia benetan agertu zuenik,
txantxak txantxa. Hey_nekenek proiektua Mundurat II ez bilakatzea
espero zuela adierazi zuen... EHko euskal proiektu berezien
zerbitzari izatea nahiko zukeela...

Eguneko gai zerrendako atal asko
oraindik jorratu gabe eta ez genuen Txopiren proposamenekin batere
denbora erabili une honetan baina, ni behintzat, Topirekin bat nator.
Proiektu berri horrek izena merezi du. Bestela “zerbitzari berria”
edo “proiektu berria” edo antzera deitzen hasiko gara eta
horrelako izenak, konturatu orduko, oso zaharkiturik geratzen dira.

Ez dakit nondik atera zen Mundurat
izena baina proiektu horrek historia egin du. Niretzat izen hori ezin
hobea zen baina ez diogu proiektu berriari Mundurat II
jarriko, ezta?

Niri,
gehiengoei suposatzen dut,
Mundurat izen horrek
Etxepareren Kontrapasa abesti ezaguna gogora ekartzen zidan;
(1545): “Heuscara ialgui adi mundura” Abesti hori gogoan,
zera proposatu nahi dizuet, proiektu berriari Dançara
izendatzea, abestiaren azken hitzarekin, Etxepareren grafia
errespetatuz; Ç zaharkitu hori eta guzti. Izen honekin aurreko
izenarekin nolabaiteko lotura ezarri egingo genuke... Izen berri hau
jostagarria, dinamikoa, bilatzeko erraza eta gustukoa baldin baduzue
+1, bestela, bota beste proposamenen bat.

PS. Hey_neken; hik atzo une batean
komentatu huen legez, nire posta-zerrendako mezuak jasotzeko
baldintzak aldatzera joan nauk [1]. Problemarik ez baina aldaketak
egin eta gero --Nire aldaketak bidali-- botoian klik egin eta kale:
Internal Server Error ...Please contact the server administrator...
Erraz konpontzerik badaukak, di-da batean, aurrera. Bestela hor
konpon.

[1]
http://www.mundurat.net/mailman/options/librezale

Gorka Azk.