[Librezale] Librezale asanblada 2010

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 11, 10:22:12, CET 2010


og., 2010.eko urrren 28a 11:55(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
> Iepe!
>
> Beno, gauzak lotzen joan behar dira, jada zehatz jakiteko asanblada
> noiz egin, gainera lokala utziko digun taldeak eskatu zidan aurretik
> esateko data, eurak ere antolatu ahal izateko.
>
> Gauzak honela, Mikelek sortutako Doodle-ari [1] begiratuta, ematen du
> momenturik onena Azaroak 13, goizez dela, orduan ahal baitugu
> gehiengoak (sentitzen dut, Teketen). Beraz, goiz hori erreserbatu dut
> lokalean bilerarako. Data finkatuta beraz.
>
> Lekua, Arrasateko San Andres auzoko Errebuelta kaleko 2. zenbakian
> dago, behean (mapa [2]). Izatez udalarenak diren lokalak dira, herriko
> zenbait taldek erabiltzen dituztenak.
>
> Ordua, Doodle-an behintzat 10.30tan dago jarrita. Nigatik primerako
> ordua da. Hori bai, aurretik kafe bat hartuko dut 10ak aldera urrun ez
> dagoen Txitxinpe tabernan [3] (berau itxita badago inguruko besteren
> batean, Xaramelan, edo). Kotxez zatoztenentzat, unibertsitate ondoan
> dago eta asteburuan zehar Arrasaten arazo barik aparkatu daitekeen
> leku bakarrenetarikoa da unibertsitate ingurua.
>
> Garraio publikoa: Orduro autobusak Donostiatik eta ordu erdiro Gasteiz
> eta Eibarretik. Bilbotik eguerdira arte ez dago autobusik (Eibarren
> egin beharko litzateke autobus aldaketa). Pesako webgunean [4] dituzue
> ordutegiak.

Kontutxo bat: ez dakit zenbat luzatuko den asanblada, baina baten batek 
Arrasaten bazkari-paxara egiteko asmorik badu?

Nik behintzat arratsalderako (15:00ak aldera) Goierri inguruan egon 
behar dut eta bazkaritara etxera bueltatzeak denbora dexente kenduko 
lidakeenez, ziurrenik bertan geratu naiz. Beste inor?

Gero arte!
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago