[Librezale] Librezale asanblada 2010

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 4, 12:35:29, CET 2010


og., 2010.eko azaren 04a 12:17(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
> ni atzerrian nagoenez ezin naiz asanbladara joan. Hala ere bi gai
> jorratu nahiko nituzke.
> a) Itzulpen talde ezberdin arteko koordinazioa. Proposamenetan ikusi
> dudan bezela posta zerrenda nagusi bat sortu daiteke taldeen arteko
> komunikaziorako eta bakoitzak zer itzuliko duen abisatzeko adibidez.

Hau Donostiako bileran ateratako puntu garrantzitsuenetako bat izan zen, 
baina zalantzak ditut konponbidea (beste) posta-zerrenda bat sortzea 
bezain sinplea denik.

> b) GNU/Linux erabiltzaile euskaldunentzako web eta foro baten sorrera
> bertan zalantzak argitzeko, elkarri laguntzeko eta ekitaldiak
> antolatzeko adibidez. Ubuntun LoCo Team-en antzeko zerbait daukat
> buruan, baina ez luke ubunturentzat bakarrik izan behar. Galiziar eta
> katalanek [1] batez ere oso ongi antolatuta daukate guztia.

Librezaleko foroak urte askoan rol hori jokatu du, zertarako beste bat?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago