[Librezale] Librezale asanblada 2010

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ast, Aza 11, 10:44:53, CET 2010


2010/11/11 10:22(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urrren 28a 11:55(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>> Iepe!
>>
>> Beno, gauzak lotzen joan behar dira, jada zehatz jakiteko asanblada
>> noiz egin, gainera lokala utziko digun taldeak eskatu zidan aurretik
>> esateko data, eurak ere antolatu ahal izateko.
>>
>> Gauzak honela, Mikelek sortutako Doodle-ari [1] begiratuta, ematen du
>> momenturik onena Azaroak 13, goizez dela, orduan ahal baitugu
>> gehiengoak (sentitzen dut, Teketen). Beraz, goiz hori erreserbatu dut
>> lokalean bilerarako. Data finkatuta beraz.
>>
>> Lekua, Arrasateko San Andres auzoko Errebuelta kaleko 2. zenbakian
>> dago, behean (mapa [2]). Izatez udalarenak diren lokalak dira, herriko
>> zenbait taldek erabiltzen dituztenak.
>>
>> Ordua, Doodle-an behintzat 10.30tan dago jarrita. Nigatik primerako
>> ordua da. Hori bai, aurretik kafe bat hartuko dut 10ak aldera urrun ez
>> dagoen Txitxinpe tabernan [3] (berau itxita badago inguruko besteren
>> batean, Xaramelan, edo). Kotxez zatoztenentzat, unibertsitate ondoan
>> dago eta asteburuan zehar Arrasaten arazo barik aparkatu daitekeen
>> leku bakarrenetarikoa da unibertsitate ingurua.
>>
>> Garraio publikoa: Orduro autobusak Donostiatik eta ordu erdiro Gasteiz
>> eta Eibarretik. Bilbotik eguerdira arte ez dago autobusik (Eibarren
>> egin beharko litzateke autobus aldaketa). Pesako webgunean [4] dituzue
>> ordutegiak.
> Kontutxo bat: ez dakit zenbat luzatuko den asanblada, baina baten batek
> Arrasaten bazkari-paxara egiteko asmorik badu?
>
> Nik behintzat arratsalderako (15:00ak aldera) Goierri inguruan egon
> behar dut eta bazkaritara etxera bueltatzeak denbora dexente kenduko
> lidakeenez, ziurrenik bertan geratu naiz. Beste inor?
>
> Gero arte!
> Julen.
> ________________________________
Hilarion [1] eta frontoian [2] adibidez bazkal daiteke.
Asanblada tokitik (san Andres auzoa) oinez joan gaitezke "costa 
fleming"[3] ingurura pote eta pintxo toki ederra baita eta bertatik oso 
gertu dago hilarion.
Ni bazkaltzera geratzeko arazorik ez. Interesgarria litzateke zenbat 
izan gaitezkeen jakitea tokia hartzeko (hilarionen batez ere, frontoian 
tokia egongo dena ziur)

[1] 43.063724,-2.496419
[2] 43.067137,-2.487978
[3] 43.062449,-2.495874

Asanblada tokia: 43.062591,-2.493149

sartu zenbaki hauek maps.google.com webgunean ikusteko kokapenak

Txitxinpe "costa fleming"eko taberna bat da, beraz goizeko kafea eta 
eguerdiko pintxo proposamena toki berean.





> _______________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago