[Librezale] Librezale asanblada 2010

Oier Mees oier89rider a bildua gmail.com
Ast, Aza 4, 12:17:28, CET 2010


Kaixo,
ni atzerrian nagoenez ezin naiz asanbladara joan. Hala ere bi gai jorratu
nahiko nituzke.
a) Itzulpen talde ezberdin arteko koordinazioa. Proposamenetan ikusi dudan
bezela posta zerrenda nagusi bat sortu daiteke taldeen arteko
komunikaziorako eta bakoitzak zer itzuliko duen abisatzeko adibidez.
b) GNU/Linux erabiltzaile euskaldunentzako web eta foro baten sorrera bertan
zalantzak argitzeko, elkarri laguntzeko eta ekitaldiak antolatzeko adibidez.
Ubuntun LoCo Team-en antzeko zerbait daukat buruan, baina ez luke
ubunturentzat bakarrik izan behar. Galiziar eta katalanek [1] batez ere oso
ongi antolatuta daukate guztia.
Ongi izan,
Oier Mees

[1] http://www.ubuntu.cat/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101104/2c26d2ac/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago