[Librezale] Librezale asanblada 2010
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Aza 4, 00:35:59, CET 2010
patxi gaztelumendi(e)k dio:
> Lekua ordua eta eguna adostuta daukagunez.
>
> Wikian gai zerrenda eta horrelakoak jarri beharko genituzke.
Hemen duzue gai ordenaren lehen zirriborroa:
http://librezale.org/wiki/2010-11-13_gai_ordena
Era guztietako ekarpenak ongi etorriak dira :-)
>
> Lanean jarraitzeko, eta gaiak prestatzen joateko.
>
> Hau badoa... ederto gainera.
>
> patxik
>
> Mikel Iturbe<mik.iturbe a bildua gmail.com <mailto:mik.iturbe a bildua gmail.com>>
> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 28a 11:55):
>
> Iepe!
>
> Beno, gauzak lotzen joan behar dira, jada zehatz jakiteko asanblada
> noiz egin, gainera lokala utziko digun taldeak eskatu zidan aurretik
> esateko data, eurak ere antolatu ahal izateko.
>
> Gauzak honela, Mikelek sortutako Doodle-ari [1] begiratuta, ematen du
> momenturik onena Azaroak 13, goizez dela, orduan ahal baitugu
> gehiengoak (sentitzen dut, Teketen). Beraz, goiz hori erreserbatu dut
> lokalean bilerarako. Data finkatuta beraz.
>
> Lekua, Arrasateko San Andres auzoko Errebuelta kaleko 2. zenbakian
> dago, behean (mapa [2]). Izatez udalarenak diren lokalak dira, herriko
> zenbait taldek erabiltzen dituztenak.
>
> Ordua, Doodle-an behintzat 10.30tan dago jarrita. Nigatik primerako
> ordua da. Hori bai, aurretik kafe bat hartuko dut 10ak aldera urrun ez
> dagoen Txitxinpe tabernan [3] (berau itxita badago inguruko besteren
> batean, Xaramelan, edo). Kotxez zatoztenentzat, unibertsitate ondoan
> dago eta asteburuan zehar Arrasaten arazo barik aparkatu daitekeen
> leku bakarrenetarikoa da unibertsitate ingurua.
>
> Garraio publikoa: Orduro autobusak Donostiatik eta ordu erdiro Gasteiz
> eta Eibarretik. Bilbotik eguerdira arte ez dago autobusik (Eibarren
> egin beharko litzateke autobus aldaketa). Pesako webgunean [4] dituzue
> ordutegiak.
>
> Onak izan,
>
> mikel
>
> [1] http://www.doodle.com/yfxvtgbiaaikffbf
> [2] http://www.tagzania.com/pt/librezale-asanblada/?map=openstreetmap
> [3] http://www.tagzania.com/pt/txitxinpe-taberna/?map=openstreetmap
> [4] http://www.pesa.net/pesa/public_home/ctrl_home.php?lang=eu
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago