[Librezale] Nola tratatu euskaratutako 3 aplikazio Librezalen
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Al, Aza 1, 11:57:47, CET 2010
----- Original Message ----
> From: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Sent: Mon, November 1, 2010 11:17:27 AM
> Subject: Re: [Librezale] Nola tratatu euskaratutako 3 aplikazio Librezalen
>
> ig., 2010.eko urrren 31a 00:22(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> > Aupa, hiru aplikazio itzuli ditut (Transmission, Simple Scan eta
Deja-Dup),
> > baina orain ez dakit non kokatu lan horiek Librezaleren webgunean. Proiektu
> > nagusien orrian egon beharko lukete, ala proiektu txikien atalean[1]?
> >
> > Hala hobe izango da Librezaleren webgunean ez sartzea proiektu gisa?
Hirurak
> > Launchpad-en bidez garatzen eta itzultzen dira.
> >
> > Agian nahiko izan daiteke blogean artikulu bat idazten badut eta horiek
>aipatzen
> > baditut, baina Librezaleren proiektu modura sartu gabe.
> >
> > Iritzirik?
> > Asier.
> >
> > [1]http://librezale.org/wiki/Itzulpen_txikiak
> >
> >
> Aupa,
> agian berandu nabil erantzuten baina... nik, Launchpaden edo zein
> lekutan itzultzen den baino beste gauza bati begiratuko nioke: itzulpena
> hemendik aurrera ere zaindu eta kate berriak agertzen direnean berriro
> itzultzeko asmoa badaukazu, orduan uste dut sartuko zela Librezaleko
> proiektuen artean. Eta aplikazioak direnez ez nituzke proiektu txikien
> atalean jarriko.
> _______________________________________________
Ados. Azken aldian aplikazio gehiegi ari naiz itzultzen, eta momentuz denak
mantendu nahi ditut. Ez dakit epe ertainean horiek denak mantentzeko gai izango
naizenik.
Uste dut Librezaleren zerrendan sartuko ditudala.
Gauza bat, zerrenda gero eta luzeagoa da eta wikian daukagun orrian[1] ia ez
dira kabitzen. Nik uste dut beste modu batera antolatu beharko genituzkeela hor
agertzen diren proiektuak. Badaukagu proiektu guztien txantiloi bat ere[2], hori
ere beste modu batera antolatu beharko genuke.
Asier.
[1]http://librezale.org/wiki/Proiektuak
[2]http://librezale.org/wiki/Txantiloi:Proiektuak
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago