[Librezale] Nola tratatu euskaratutako 3 aplikazio Librezalen
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Aza 1, 11:17:27, CET 2010
ig., 2010.eko urrren 31a 00:22(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Aupa, hiru aplikazio itzuli ditut (Transmission, Simple Scan eta Deja-Dup),
> baina orain ez dakit non kokatu lan horiek Librezaleren webgunean. Proiektu
> nagusien orrian egon beharko lukete, ala proiektu txikien atalean[1]?
>
> Hala hobe izango da Librezaleren webgunean ez sartzea proiektu gisa? Hirurak
> Launchpad-en bidez garatzen eta itzultzen dira.
>
> Agian nahiko izan daiteke blogean artikulu bat idazten badut eta horiek aipatzen
> baditut, baina Librezaleren proiektu modura sartu gabe.
>
> Iritzirik?
> Asier.
>
> [1]http://librezale.org/wiki/Itzulpen_txikiak
>
>
Aupa,
agian berandu nabil erantzuten baina... nik, Launchpaden edo zein
lekutan itzultzen den baino beste gauza bati begiratuko nioke: itzulpena
hemendik aurrera ere zaindu eta kate berriak agertzen direnean berriro
itzultzeko asmoa badaukazu, orduan uste dut sartuko zela Librezaleko
proiektuen artean. Eta aplikazioak direnez ez nituzke proiektu txikien
atalean jarriko.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago