[Librezale] Androiden lokalizazioa
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Maiatza 17, 18:04:01, CEST 2010
ArdentIce - Hackelarre Mediahacklab<ardentice.hb a bildua gmail.com> igorleak
hau idatzi zuen (2010eko mairen 17a 09:59):
> Iker, aupa!
>
> Eskerrik asko erantzunagaitik eta galdera bat. XML horrek .po fitxategietara
> script horren bitartez konbertitzea badagoen zuen poodle erabilita itzuli
> genezake?
Ze formatu du XML horrek? Nonbait ikus daiteke? Kasualitatez ez da
XLIFF formatuan egongo, ezta?
Translate Toolkit[1]-ek badu xliff2po[2] izeneko bihurtzaile bat XLIFF
eta PO formatuen arteko bihurketak egiteko. Androidek darabilen
formatua bestelakoa bada, xliff2po-n oinarrituta oso erraz sor daiteke
bihurtzaile berri bat, esfortzu gutxirekin.
Instalatuta daukagun Pootle bertsioak PO eta XLIFF fitxategiekin egin
dezake lan zuzenean.
Julen.
[1] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/index
[2] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/xliff2po
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago