[Librezale] Webgune berria martxan!

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Mar 29, 16:07:58, CEST 2010


al., 2010.eko marren 29a 15:38(e)an, Osoitz -(e)k idatzi zuen:
> Uste dut Worpress-i dagokiona badagoela, kenduta bi gauza:
>
> 1)
> role="main" atributoa agertzen da orri gutietan, ikertu dudanagatik role
> hori XHTML 2-rako planifikatuta zegoen atributo bat da, baina dakizunez
> XHTML 2 bertan behera geratu da. Ez dakit Wordpress-ek behar ote duen
> ezertarako. Zuen iritzia jakin arte ez dut ikutu nahi.
>
> 2)
> aria-required="true" atributoa agertzen da albistei erantzuteko
> formularioan, hau ez estandarra bada ere irisgarritasun hobekuntza bat da
> eta kasu egiten dioten pantaila irakurleak daude. Nigatik dagoen moduan
> utziko nuke.

WPerako itxura egitean defektuzko itxuran oinarritu nintzen eta hortik 
geratu direnak dira bi atributu hauek. 2.8 bertsioan gehitu ziren 
defektuzko itxurara[1], irisgarritasun hobekuntza modura. WPen 
funtzionamenduaren aldetik ez dute eraginik.

Tamalez lehenengo atributuak orria ez balidatzea dakar :(
Nahi duzuena, beharrezko ikusiz gero kendu lasai.

> Beste kontu bat, albisteen paginazioan "Next Page" eta "Previous Page"
> jartzen du, ingelesez. Konturatu zarete?

Dirudienez WPen previous_posts_link()[2] eta next_posts_link()[3] 
funtzioetan erabiltzen den lehenetsitako mezua internazionalizatu gabe 
dago :(
Halere mezua gainidazteko aukera ematen dute funtzioek eta mezu berriak 
gehitu dizkiet. Orain ondo agertzen da.

Julen.

[1] http://core.trac.wordpress.org/ticket/9408
[2] http://codex.wordpress.org/Template_Tags/previous_posts_link
[3] http://codex.wordpress.org/Template_Tags/next_posts_link



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago