[Librezale] Webgune berria martxan!

Osoitz - oelkoro a bildua gmail.com
Al, Mar 29, 15:38:08, CEST 2010


Uste dut Worpress-i dagokiona badagoela, kenduta bi gauza:

1)
role="main" atributoa agertzen da orri gutietan, ikertu dudanagatik role
hori XHTML 2-rako planifikatuta zegoen atributo bat da, baina dakizunez
XHTML 2 bertan behera geratu da. Ez dakit Wordpress-ek behar ote duen
ezertarako. Zuen iritzia jakin arte ez dut ikutu nahi.

2)
aria-required="true" atributoa agertzen da albistei erantzuteko
formularioan, hau ez estandarra bada ere irisgarritasun hobekuntza bat da
eta kasu egiten dioten pantaila irakurleak daude. Nigatik dagoen moduan
utziko nuke.

Beste kontu bat, albisteen paginazioan "Next Page" eta "Previous Page"
jartzen du, ingelesez. Konturatu zarete?

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100329/e0510b02/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago