[Librezale] freemind euskaratuta

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
As, Mar 2, 21:35:04, CET 2010


aupa!

Mapa mentalak egiteko Freemind [1] aplikazioa euskaratu dut. Javan idatzita
dago eta jende nahikotxok erabiltzen ei du [2].

Hurrengo bertsio egonkorrera arte, 0.9.0 ez denez euskaraz aterako, kateak
dituen fitxategia sarean dago [3] norbaitek aurretik euskaraz erabili nahi
badu (eta bide batez akatsen bat balego, jakinarazteko). Euskaraz
erabiltzeko azalpenak [4] proiektuaren webgunean ditu.

FreeBSD sistemetan, euskaratzeko, nahikoa da
/usr/local/share/java/freemind-0.x.x direktoriora resources_eu.properties
fitxategia kopiatu eta gero, /home direktorioan egongo den .freemind
direktorioko auto.properties fitxategian "language=eu"-ra aldatzea.

Inork ez badu kontrakorik ezer esaten, laister sortuko dut wikian
proiektuari dagokion orria.

Ondo izan!

[1] http://freemind.sourceforge.net/wiki/index.php/Main_Page
[2]
http://sourceforge.net/project/stats/detail.php?group_id=7118&ugn=freemind&type=prdownload&mode=60day&package_id=0
[3]
http://freemind.cvs.sourceforge.net/viewvc/*checkout*/freemind/freemind/Resources_eu.properties?pathrev=fm_060405_integration
[4]
http://freemind.sourceforge.net/wiki/index.php/Translation#Using_new_translation_in_FreeMind
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100302/182afd7b/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago