Uste dut Worpress-i dagokiona badagoela, kenduta bi gauza:

1)
role="main" atributoa agertzen da orri gutietan, ikertu dudanagatik role hori XHTML 2-rako planifikatuta zegoen atributo bat da, baina dakizunez XHTML 2 bertan behera geratu da. Ez dakit Wordpress-ek behar ote duen ezertarako. Zuen iritzia jakin arte ez dut ikutu nahi.

2)
aria-required="true" atributoa agertzen da albistei erantzuteko formularioan, hau ez estandarra bada ere irisgarritasun hobekuntza bat da eta kasu egiten dioten pantaila irakurleak daude. Nigatik dagoen moduan utziko nuke.

Beste kontu bat, albisteen paginazioan "Next Page" eta "Previous Page" jartzen du, ingelesez. Konturatu zarete?

Osoitz