[Librezale] Webgune berria martxan!
assar
asarasua a bildua telefonica.net
As, Mar 9, 21:54:41, CET 2010
ar., 2010.eko marren 09a 18:18(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Aupa Osoitz,
>
> ar., 2010.eko marren 09a 13:52(e)an, Osoitz -(e)k idatzi zuen:
>> Itzel guapoa webgune berriaren diseinua, eta zorionak egindako
>> lanagatik,
>> lurker bezala ibili naiz eta harrituta nengoen zuekin.
>>
>> Txalo ta txalo
>>
>> Baina txo, dena esan behar da, garai batean webgunearen kodean hau
>> onartezina litzateke:
>>
>> http://validator.w3.org/check?uri=http%3A%2F%2Flibrezale.org%2F
>>
>> Honekin laguntza nahi baduzue esan.
>
> Arrazoi osoa duzu, bai. Funtzionaltasunetan eta itxuran zentratu gara
> eta balidatzea pasatu zaigu.
>
> Ondorengoa proposatzen dut:
> - Denon artean bete beharreko DTD bat aukeratzea
> - Egin behar diren aldaketekin DTDa betetzea
>
> Kontuan izan behar da albisteak (azala), wikia eta foroa software
> diferentez dabiltzala eta hiru moldaketa egin beharko direla, kasuan
> kasuko detaileekin.
>
> Lehenengo biek momentuz XHTML 1.0 Transitional DTDa daukate. Foroak
> aldiz XHTML 1.0 Strict DTDa du. HTML 5 DTDa aukeratzea aldaketa
> gehiegitara eta ur gaiztoetan sartzea ekar lezake (IE entzun dut?).
>
> Beraz XHTML 1.0 Strict-aren alde egingo nuke. Une honetan validator-ek
> ematen dituen emaitzak ikusita dauden arazotxoak azkar konpon
> genitzakeela uste dut.
>
> Bestelako iritzirik?
Zuek esaten duzuena.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago