[Librezale] Webgune berria martxan!
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Mar 10, 00:07:31, CET 2010
Julen-(e)k idatzi zuen:
> Aupa Osoitz,
>
> ar., 2010.eko marren 09a 13:52(e)an, Osoitz -(e)k idatzi zuen:
>> Itzel guapoa webgune berriaren diseinua, eta zorionak egindako
>> lanagatik,
>> lurker bezala ibili naiz eta harrituta nengoen zuekin.
>>
>> Txalo ta txalo
>>
>> Baina txo, dena esan behar da, garai batean webgunearen kodean hau
>> onartezina litzateke:
>>
>> http://validator.w3.org/check?uri=http%3A%2F%2Flibrezale.org%2F
>>
>> Honekin laguntza nahi baduzue esan.
>
> Arrazoi osoa duzu, bai. Funtzionaltasunetan eta itxuran zentratu gara
> eta balidatzea pasatu zaigu.
>
> Ondorengoa proposatzen dut:
> - Denon artean bete beharreko DTD bat aukeratzea
> - Egin behar diren aldaketekin DTDa betetzea
>
> Kontuan izan behar da albisteak (azala), wikia eta foroa software
> diferentez dabiltzala eta hiru moldaketa egin beharko direla, kasuan
> kasuko detaileekin.
>
> Lehenengo biek momentuz XHTML 1.0 Transitional DTDa daukate. Foroak
> aldiz XHTML 1.0 Strict DTDa du. HTML 5 DTDa aukeratzea aldaketa
> gehiegitara eta ur gaiztoetan sartzea ekar lezake (IE entzun dut?).
Hiru software desberdinek sortutako edukiei buruz ari garenez, denek
formatu berdina izatea ez dut beharrezkoa ikusten. Bi Transitional izan
daitezke eta hirugarrena berriz Strict. Ez dago inungo arazorik baldin eta
bakoitzak dagokion formatua betetzen badu.
HTML 5 erabiltzea goizegi iruditzen zait. Ez daukagu presarik.
>
> Beraz XHTML 1.0 Strict-aren alde egingo nuke. Une honetan validator-ek
> ematen dituen emaitzak ikusita dauden arazotxoak azkar konpon
> genitzakeela uste dut.
>
> Bestelako iritzirik?
Osoitzek proposatutako balidazioaren kontua oso egokia iruditu zait.
Kontutan izan ez dugun gauza bat izan da. Formatu gaietan sartuta W3Cko
WAI ekimena ere agian kontutan izatea egokia litzateke, A maila bada ere:
http://www.w3.org/WAI/WCAG1A-Conformance
Nik ez dut uste aldaketok egiteko denbora izango dudanik, beraz, lan honek
merezi ez duela iruditzen bazaizue, nigatik ez dago arazorik.
Goraintziak guztioi,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago