[Librezale] Webgune berria martxan!
    Julen 
    julenx a bildua gmail.com
       
    As, Mar  9, 18:18:37, CET 2010
    
    
  
Aupa Osoitz,
ar., 2010.eko marren 09a 13:52(e)an, Osoitz -(e)k idatzi zuen:
> Itzel guapoa webgune berriaren diseinua, eta zorionak egindako lanagatik,
> lurker bezala ibili naiz eta harrituta nengoen zuekin.
>
> Txalo ta txalo
>
> Baina txo, dena esan behar da, garai batean webgunearen kodean hau
> onartezina litzateke:
>
> http://validator.w3.org/check?uri=http%3A%2F%2Flibrezale.org%2F
>
> Honekin laguntza nahi baduzue esan.
Arrazoi osoa duzu, bai. Funtzionaltasunetan eta itxuran zentratu gara 
eta balidatzea pasatu zaigu.
Ondorengoa proposatzen dut:
- Denon artean bete beharreko DTD bat aukeratzea
- Egin behar diren aldaketekin DTDa betetzea
Kontuan izan behar da albisteak (azala), wikia eta foroa software 
diferentez dabiltzala eta hiru moldaketa egin beharko direla, kasuan 
kasuko detaileekin.
Lehenengo biek momentuz XHTML 1.0 Transitional DTDa daukate. Foroak 
aldiz XHTML 1.0 Strict DTDa du. HTML 5 DTDa aukeratzea aldaketa 
gehiegitara eta ur gaiztoetan sartzea ekar lezake (IE entzun dut?).
Beraz XHTML 1.0 Strict-aren alde egingo nuke. Une honetan validator-ek 
ematen dituen emaitzak ikusita dauden arazotxoak azkar konpon 
genitzakeela uste dut.
Bestelako iritzirik?
Julen.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago