[Librezale] Agurra eta eskaintza
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Mar 8, 16:10:16, CET 2010
ig., 2010.eko marren 07a 21:20(e)an, Aitor(e)k idatzi zuen:
>
> Kaixo denoi
Kaixo Aitor.
> Bada denboratxo bat software itzulpengintza kontutan hasi nintzela,
> neure kabuz eta neuk erabiltzen nituen programekin. Urteetan zehar
> gauzatxoak egin izan ditut eta baliteke zuen intereseko izatea:
>
> Ganttproject: intereseko software zerrendan duzue. Gure enpresan
> erabiltzeko euskaratu genuen, eta Windowserako martxan dugu (hizkuntza
> paketea bera da beste plataformatan). Lehendabizi Java hizkuntzen
> artean euskara gaitu behar da, eta gerp hizkuntza fitxategia gehitu.
>
> Ardour: Interfazeko testu gehiena euskaratuta dut, menuak eta abar.
> Itzulpen osoa luzeagoa da, laguntza testuak eta abar, eta ez ditut
> egin. Hizkuntza fitxategiak gehitu eta haiekin konpilatu behar da.
>
> Jamin: Haren hizkuntza fitxategia euskaratua dut.
>
> Eta beste ildo batean:
> Igo8: GPS programa, menuak, laguntzak eta ahotsak euskaraz (ahotsak
> froga hutsa dira une honetan, berriak grabatzeko ditut)
>
> Itzulpenak amateur xamarrak dira, egokiak direlakoan nagoen arren
> audioari buruzko hizkuntzan, adibidez, erreferentzia falta handia izan
> dut.
Oso ondo. Zein da zure eskaintza zehatza? Itzulpen horiek Librezale
barruan sartzea?
Hemengo beste edozeinek bezala har dezakezu parte Librezalen. Itzulpen
bat egiten dugunean, aplikazioaren garatzaileekin harremanetan jarri eta
haiek euskara integra dezaten eskatzen dugu. Gero gure webgunean orri
bat sortu aplikazio bakoitzerako eta Librezaleren proiektuen zerrendan
sartu.
Azkenik lokalizazioa mantendu behar da eguneraketak daudenean.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago