[Librezale] Agurra eta eskaintza

Aitor asarri a bildua euskalnet.net
Iga, Mar 7, 21:20:13, CET 2010


Kaixo denoi
Bada denboratxo bat software itzulpengintza kontutan hasi nintzela, 
neure kabuz eta neuk erabiltzen nituen programekin. Urteetan zehar 
gauzatxoak egin izan ditut eta baliteke zuen intereseko izatea:

Ganttproject: intereseko software zerrendan duzue. Gure enpresan 
erabiltzeko euskaratu genuen, eta Windowserako martxan dugu (hizkuntza 
paketea bera da beste plataformatan). Lehendabizi Java hizkuntzen artean 
euskara gaitu behar da, eta gerp hizkuntza fitxategia gehitu.

Ardour: Interfazeko testu gehiena euskaratuta dut, menuak eta abar. 
Itzulpen osoa luzeagoa da, laguntza testuak eta abar, eta ez ditut egin. 
Hizkuntza fitxategiak gehitu eta haiekin konpilatu behar da.

Jamin: Haren hizkuntza fitxategia euskaratua dut.

Eta beste ildo batean:
Igo8: GPS programa, menuak, laguntzak eta ahotsak euskaraz (ahotsak 
froga hutsa dira une honetan, berriak grabatzeko ditut)

Itzulpenak amateur xamarrak dira, egokiak direlakoan nagoen arren 
audioari buruzko hizkuntzan, adibidez, erreferentzia falta handia izan dut.

Ongi izan denok

Aitor






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago