[Librezale] Vlc
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Mar 4, 19:30:51, CET 2010
Aupa Aritz, ongi etorri !
og., 2010.eko marren 04a 12:38(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>>
>> Aupa Ander,
>>
>> Ba horaingoz bakarrik aritu beharko naiz (aber lagunen bat engainatzen
>> dudan) asik lokalean egiteko asmoa daukat lana. Pare bat galdera honi
>> buruz:
>>
>> Badago MAC-erako editore berezirik lokalizazioak egiteko?
>>
> Virtaal behintzat mac logoa badu....
> http://sourceforge.net/projects/translate/files/
>
> Edonola virtaal inguruan aditua etxean dugu. Julen zer moduz virtaal mac
> baten?
Virtaal[1] Python + GTK erabiliz idatzita dago eta plataforma-anitza da.
OS X sistematan badabil, nahiz eta ez dudan probatzeko aukerarik izan.
Instalatzeko momentuz ez dago .dmg fitxategirik eta eskuzko lan apur bat
egin behar dela uste dut. Baina OS X erabiltzailea ez naizenez asko ere
ezin dut lagundu hor.
Poedit[2] ere OS X sistematan erabil daiteke eta .dmg bidez instalatzeko
aukera ematen du. Funtzionaltasun aldetik ordea motzago geratzen da.
Lokalizazioaren inguruan gehiago jakiteko, webguneko gida[3] irakurtzea
gomendatzen dizut.
Lokalizazioak egitean jarraitu beharreko zenbait irizpide ere badauzkagu
bilduta estilo-liburuan[4], hori begiratzea ere komeni da.
Ah, lanean hasi baino lehenago ez ahaztu VLCren gainean aurretik egin
zen lana[5] berrerabil dezakezula. Nola egin ez baduzu asmatzen galdetu
lasai, emango dizkizugu argibideak.
Julen.
[1] http://librezale.org/wiki/Virtaal
[2] http://www.poedit.net/download.php#osx
[3] http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida
[4] http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua
[5] http://librezale.org:8080/eu/vlc/eu.po
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago