[Librezale] WordPress 3.0ren lokalizazioa eguneratu behar

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Eka 13, 11:45:25, CEST 2010


ar., 2010.eko mairen 04a 17:22(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> WordPressen 3.0 bertsioa badator, data zehatzik ez badago ere orain
> maiatzean kaleratzekoa da[1].
>
> Aldaketa dezente daude bertsio honetan, lehenetsitako itxura berria
> dago, itxuren kudeaketarako aukerak gehitu dira eta batez ere aldaketa
> nabarmenena WPMU (Multi User) orain WPren parte izatera pasa dela da.
>
> Eta lokalizazioa ere eguneratzeko daukagu. Aldaketa dexente direnez,
> lana bestetan baino handiagoa aurreikusten da. WP 2.9ko itzulpena
> erabiliz 3.0ko txantiloira eguneratu eta gero, hau da egoera:
> type strings words (source) words (translation)
> translated: 2568 ( 72%) 14719 ( 64%) 12741
> fuzzy: 636 ( 18%) 4121 ( 18%) n/a
> untranslated: 326 ( 9%) 3945 ( 17%) n/a
> Total: 3530 22785 12741
>
> Hitzen %35 bat osatu gabe daude, 8000 bat hitz guztira (ia-ia 1000
> itzulpen-unitate).
>
> Pootle zerbitzarian igo dut fitxategia[2] nahi duenak bere laguntzatxoa
> eman eta denon artean osatzen joateko. Inork idazketarako baimenik behar
> balu, eskatu lasai.
>
> Ezin da aurreikusi WP 3.0 ofiziala kaleratzen denerako hau prest izango
> dugun edo ez, lokalizazioa osatzeaz gain probatu ere egin behar delako.
> Geroz eta jende gehiago, orduan eta arinago. Animatu!

Pootlen zegoena hartu, azken txantiloira eguneratu eta errepaso bat eman 
diot. Hau da uneko egoera:

type              strings      words (source)    words (translation)
translated:    2995 ( 95%)      17329 ( 77%)           14838
fuzzy:            0 (  0%)          0 (  0%)             n/a
untranslated:   133 (  4%)       5124 ( 22%)             n/a
Total:         3128             22453                  14838

Ikusten den moduan, 133 itzulpen-unitate besterik ez dira falta (%4), 
baina nahiko luzeak dira, gehienak ere laguntza-mezuak baitira.

WPeko Codex-aren arabera[1], *bihar ekainak 14*, kaleratuko dute WP 3.0. 
Pena da baina ordurako lan hau bukatu eta testeatzea ia ezinezkoa da, ez 
badago balienterik hortik...

Ni behintzat nahiko gaizki ibiliko naiz hurrengo datetan honekin 
aritzeko, beraz WP 3.0 erabat euskaraz ikusi nahi duen oro anima dadila 
Pootle bidez itzulpena osatzen.

Eskerrik asko ta ondo segi!
Julen.

[1] http://codex.wordpress.org/Version_3.0



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago