[Librezale] [Estilo_liburua] WCAG 2.0 arauak itzultzen

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Eka 13, 10:10:24, CEST 2010


or., 2010.eko ekaren 11a 10:55(e)an, Mikel Basauritarra(e)k idatzi zuen:
> Kaixo!!!
>
> Lehenik eta behin, eskerrak ematea egiten duzuen lanagatik, aupa zuek!!!
>
> Mikel dut izena, basauritarra eta librezalen berria naiz. Web munduan
> egiten dut lan, eta nire ekarpen txikia egin nahiko nuke. Horrela ba,
> hasi naiz web erabilerraztasunari buruzko WCAG 2.0 arauak itzultzen
> (jatorrizkoa, ingelesez, hemen:
> [url]http://www.w3.org/TR/WCAG20/)[/url], ez baititut euskaraz inon
> aurkitu...
>
> Nire euskara maila ez da zoragarria (euskaldunberri, EGAduna) baina nik
> uste moldatuko naizela..
>
> Momentuz, HTML artxiboan bertan egiten ari naiz itzulpena. Norbait
> egiten ari da antzeko lanik? Ba al duzue iradokizunaren bat?
>
> Eskerrik asko eta agur!!!

Aupa Mikel, ongi etorri!!

Librezaleren jardun nagusia librezale a bildua librezale.org posta-zerrendan 
ematen da. Ziurrenik mezua horra bidali nahi zenuen.

Estilo_liburua posta-zerrenda oro har lokalizazioetarako garatu nahi den 
estilo-liburuaren ingurukoak eztabaidatzeko zerrenda da.

Eta zure galderari erantzunez, nik ez dut ezagutzen une honetan WCAG 2.0 
arauak itzultzen ari denik.

Ondo segi!
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago