[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Urt 30, 16:12:06, CET 2010
lr., 2010.eko urtren 30a 15:33(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> lr., 2010.eko urtren 30a 13:22(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> az., 2010.eko urtren 27a 21:26(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>> az., 2010.eko urtren 27a 18:12(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>> ar., 2010.eko urtren 26a 16:19(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>>>>
>>>>> Azaleko eskuineko zutabean jarriko duguna adostu behar da.
>>>>> Aurrekoetan
>>>>> esan bezala, nik gure 3-4 aplikazio garrantzitsuenen paragrafo labur
>>>>> bat, bere ikonoa eta lotura bat jarriko nituzke.
>>>>>
>>>>
>>>> Ikusi dut gehitu duzula edukia.
>>>>
>>>> Bi gauza:
>>>> - Ikonoak ondo lerrokatuta ikusten dituzue? Nik lehenengo bien ikonoak
>>>> (Firefox + Thunderbird) elkarren ondoan ikusten ditut, ez bata
>>>> bestearen azpian ezkerrera lerrokatuta.
>>>
>>> Arazo bat daukat WPen orri horretako lehen irudiarekin. Atzo gauean
>>> proba pila bat egin nuen, eta edozein irudi jarrita ere, lehen
>>> irudia ez
>>> da inoiz ezkerretara ongi lerrokatzen.
>>>
>>> Zuzenean sartu diot irudi bakoitzari ezkerretara lerrokatzeko CSS
>>> kodea,
>>> baina lehenaren kasuan ez dabil. Sarean ikusi dut WPk badaukala irudiak
>>> lerrokatzeko funtzio bat, baina ez dabil Librezalerako sortu duzun
>>> azalean ez baduzu CSS zati bat txertatzen[1].
>>>
>>> Agian kode hori azal berriaren CSSan txertatuta funtzionatuko du...
>>
>> Txertatu dut irudiak lerrokatzeko CSSa, ez nekien hori falta zenik.
>> Halere ez da ondo ikusten eta hainbat proba egin ondoren arazoa
>> float-ekin dagoela konturatu naiz. Firebug-ekin konpondu dut arazoa,
>> baina emaitza fitxategira pasatzea falta zait.
>>
>> WPko orrialdea ondo dago beraz, itxura konpontzean ondo ikusiko da.
>
> Akaso testu pixka bat gehitu beharko da Webkit nabigatzaileetan erabat
> ondo ikus dadin, baina bestela konponduta dago :)
>
Ederto, Firefoxen ondo ikusten dut. Hala ere, oraindik ez dut ondo
ikusten Chromium-en eta Epiphany-n (Webkit biak), lehenengoak
Thunderbiden ikonoa eskuinera mugitua ikusten da eta bigarrenean
Thunderbirdena eta Calendarrena. Zuk diozun testuaren kontuagarik izan
al daiteke? :-\
Bide batez, Fennec-en argitaratzearen albistea jarri dut WPen, ea nola
geratzen zen ikusteko.
Asier.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago