[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)
Julen
julenx a bildua gmail.com
Lar, Urt 30, 15:33:38, CET 2010
lr., 2010.eko urtren 30a 13:22(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> az., 2010.eko urtren 27a 21:26(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> az., 2010.eko urtren 27a 18:12(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>> ar., 2010.eko urtren 26a 16:19(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>>>
>>>> Azaleko eskuineko zutabean jarriko duguna adostu behar da. Aurrekoetan
>>>> esan bezala, nik gure 3-4 aplikazio garrantzitsuenen paragrafo labur
>>>> bat, bere ikonoa eta lotura bat jarriko nituzke.
>>>>
>>>
>>> Ikusi dut gehitu duzula edukia.
>>>
>>> Bi gauza:
>>> - Ikonoak ondo lerrokatuta ikusten dituzue? Nik lehenengo bien ikonoak
>>> (Firefox + Thunderbird) elkarren ondoan ikusten ditut, ez bata
>>> bestearen azpian ezkerrera lerrokatuta.
>>
>> Arazo bat daukat WPen orri horretako lehen irudiarekin. Atzo gauean
>> proba pila bat egin nuen, eta edozein irudi jarrita ere, lehen irudia ez
>> da inoiz ezkerretara ongi lerrokatzen.
>>
>> Zuzenean sartu diot irudi bakoitzari ezkerretara lerrokatzeko CSS kodea,
>> baina lehenaren kasuan ez dabil. Sarean ikusi dut WPk badaukala irudiak
>> lerrokatzeko funtzio bat, baina ez dabil Librezalerako sortu duzun
>> azalean ez baduzu CSS zati bat txertatzen[1].
>>
>> Agian kode hori azal berriaren CSSan txertatuta funtzionatuko du...
>
> Txertatu dut irudiak lerrokatzeko CSSa, ez nekien hori falta zenik.
> Halere ez da ondo ikusten eta hainbat proba egin ondoren arazoa
> float-ekin dagoela konturatu naiz. Firebug-ekin konpondu dut arazoa,
> baina emaitza fitxategira pasatzea falta zait.
>
> WPko orrialdea ondo dago beraz, itxura konpontzean ondo ikusiko da.
Akaso testu pixka bat gehitu beharko da Webkit nabigatzaileetan erabat
ondo ikus dadin, baina bestela konponduta dago :)
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago