[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)
Julen
julenx a bildua gmail.com
Lar, Urt 30, 13:22:07, CET 2010
az., 2010.eko urtren 27a 21:26(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> az., 2010.eko urtren 27a 18:12(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> ar., 2010.eko urtren 26a 16:19(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Azaleko eskuineko zutabean jarriko duguna adostu behar da. Aurrekoetan
>>> esan bezala, nik gure 3-4 aplikazio garrantzitsuenen paragrafo labur
>>> bat, bere ikonoa eta lotura bat jarriko nituzke.
>>>
>>
>> Ikusi dut gehitu duzula edukia.
>>
>> Bi gauza:
>> - Ikonoak ondo lerrokatuta ikusten dituzue? Nik lehenengo bien ikonoak
>> (Firefox + Thunderbird) elkarren ondoan ikusten ditut, ez bata
>> bestearen azpian ezkerrera lerrokatuta.
>
> Arazo bat daukat WPen orri horretako lehen irudiarekin. Atzo gauean
> proba pila bat egin nuen, eta edozein irudi jarrita ere, lehen irudia ez
> da inoiz ezkerretara ongi lerrokatzen.
>
> Zuzenean sartu diot irudi bakoitzari ezkerretara lerrokatzeko CSS kodea,
> baina lehenaren kasuan ez dabil. Sarean ikusi dut WPk badaukala irudiak
> lerrokatzeko funtzio bat, baina ez dabil Librezalerako sortu duzun
> azalean ez baduzu CSS zati bat txertatzen[1].
>
> Agian kode hori azal berriaren CSSan txertatuta funtzionatuko du...
Txertatu dut irudiak lerrokatzeko CSSa, ez nekien hori falta zenik.
Halere ez da ondo ikusten eta hainbat proba egin ondoren arazoa
float-ekin dagoela konturatu naiz. Firebug-ekin konpondu dut arazoa,
baina emaitza fitxategira pasatzea falta zait.
WPko orrialdea ondo dago beraz, itxura konpontzean ondo ikusiko da.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago