[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Urt 27, 21:26:05, CET 2010
az., 2010.eko urtren 27a 18:12(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> ar., 2010.eko urtren 26a 16:19(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>
>> Azaleko eskuineko zutabean jarriko duguna adostu behar da. Aurrekoetan
>> esan bezala, nik gure 3-4 aplikazio garrantzitsuenen paragrafo labur
>> bat, bere ikonoa eta lotura bat jarriko nituzke.
>>
>
> Ikusi dut gehitu duzula edukia.
>
> Bi gauza:
> - Ikonoak ondo lerrokatuta ikusten dituzue? Nik lehenengo bien ikonoak
> (Firefox + Thunderbird) elkarren ondoan ikusten ditut, ez bata
> bestearen azpian ezkerrera lerrokatuta.
Arazo bat daukat WPen orri horretako lehen irudiarekin. Atzo gauean
proba pila bat egin nuen, eta edozein irudi jarrita ere, lehen irudia ez
da inoiz ezkerretara ongi lerrokatzen.
Zuzenean sartu diot irudi bakoitzari ezkerretara lerrokatzeko CSS kodea,
baina lehenaren kasuan ez dabil. Sarean ikusi dut WPk badaukala irudiak
lerrokatzeko funtzio bat, baina ez dabil Librezalerako sortu duzun
azalean ez baduzu CSS zati bat txertatzen[1].
Agian kode hori azal berriaren CSSan txertatuta funtzionatuko du...
> - Mailman edo erabiltzaileentzat horren ohikoa ez den softwarea
> azalean egotea nahi dugu? Mailman azaletik kanpo utziko nuke nik.
>
Ados. Egia esan asko pentsatu gabe sartu nuen. Beste edozein proiektu
sartuko dut. Nire ideia zen tarteka azalean agertzen ziren proiektuak
aldatzen joatea.
Asier.
[1]http://www.dailyblogtips.com/now-i-see-why-the-wordpress-image-align-feature-was-not-working/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago