[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Urt 29, 23:43:07, CET 2010
or., 2010.eko urtren 29a 19:21(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 25a 22:38(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>
>> Bestelakoak:
>>
>> - Aplikazioen deskargei begira, proiektuen txantiloiak nahiko konkretuak
>> dira oraintxe bertan eta GNU/Linux, Windows eta OS Xerako loturak
>> jartzeko aukera bakarrik dauka. Ikusita guk lokalizatutako aplikazioak
>> hortik haratago doazela, igual ondo etor liteke deskargarako aukerak
>> hedatzea.
>> Aplikazio batzuk web aplikazioak dira, ez konkretuki SE bati lotuak.
>> Beste aplikazio batzuk GNU/Linuxerako espezifikoak dira eta hainbat
>> banaketarako deskarga aukerak eman daitezke (Ubuntu, Debian, openSUSE,
>> Fedora, ...).
>> Honekin batera proiektu bakoitzean instalatzeko argibideak gehi
>> daitezke.
>
> Pixka bat hedatu dut hau eta ondorengo deskargatzeko aukerak gehitu
> ditut:
> - Web aplikazioa (webapp_url)
> - ISO irudia (iso_url)
> - Hizkuntza-fitxategia (langpack_url)
>
> URLren bat edo beste falta denean, tamalez lerro berria gehitzen du
> automatikoki MWk, begiratu beharra daukat "arazo" hau saihesteko modua.
>
> Momentuz GNU/Linux banaketarako aukerak ez ditut gehitu, 16x16ko ikono
> egokiak ez ditudalako topatu (aurrekoak Tango!tik[1] hartu ditut).
> Pentsatzen dut banaketa nagusietarako aukerak ematearekin nahikoa
> dela: Ubuntu, Debian, openSUSE eta Fedora. Ikono egokirik topatuz gero
> esan.
>
> Aukera hauekin batera, proiektu baten euskaratzea zaharkituta dagoela
> adierazteko modua gehitu dut, 'bertsio_zaharkitua' izeneko aldagaiaren
> bitartez. Aldagai honi euskaratu zen azken bertsioaren zenbakia gehitu
> behar zaio.
> Bertsioa zaharkituta dagoela adierazteko ohar bat bistaratzen da.
> Adibidea SeaMonkeyren[2] orrian daukazue.
>
> Julen.
>
> [1] http://tango.freedesktop.org
> [2] http://librezale.org/wiki/SeaMonkey
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Izugarri gustatu zait oharrarena. Astebukaeran zehar egingo dut CSSarena
eta nire proiektuen orriak eguneratzearena.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago