[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)

assar asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Urt 30, 10:02:05, CET 2010


or., 2010.eko urtren 29a 23:43(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> or., 2010.eko urtren 29a 19:21(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>
>> Pixka bat hedatu dut hau eta ondorengo deskargatzeko aukerak gehitu 
>> ditut:
>> - Web aplikazioa (webapp_url)
>> - ISO irudia (iso_url)
>> - Hizkuntza-fitxategia (langpack_url)
>>
>> URLren bat edo beste falta denean, tamalez lerro berria gehitzen du 
>> automatikoki MWk, begiratu beharra daukat "arazo" hau saihesteko modua.
>>
>> Momentuz GNU/Linux banaketarako aukerak ez ditut gehitu, 16x16ko 
>> ikono egokiak ez ditudalako topatu (aurrekoak Tango!tik[1] hartu 
>> ditut). Pentsatzen dut banaketa nagusietarako aukerak ematearekin 
>> nahikoa dela: Ubuntu, Debian, openSUSE eta Fedora. Ikono egokirik 
>> topatuz gero esan.
>>
>> Aukera hauekin batera, proiektu baten euskaratzea zaharkituta dagoela 
>> adierazteko modua gehitu dut, 'bertsio_zaharkitua' izeneko 
>> aldagaiaren bitartez. Aldagai honi euskaratu zen azken bertsioaren 
>> zenbakia gehitu behar zaio.
>> Bertsioa zaharkituta dagoela adierazteko ohar bat bistaratzen da. 
>> Adibidea SeaMonkeyren[2] orrian daukazue.
>>
>> Julen.
>>
>> [1] http://tango.freedesktop.org
>> [2] http://librezale.org/wiki/SeaMonkey
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
> Izugarri gustatu zait oharrarena. Astebukaeran zehar egingo dut 
> CSSarena eta nire proiektuen orriak eguneratzearena.
>

Niri ere asko gustatu zait ohar horren itxura.

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago