[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)
Julen
julenx a bildua gmail.com
Or, Urt 29, 19:21:30, CET 2010
al., 2010.eko urtren 25a 22:38(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
> Bestelakoak:
>
> - Aplikazioen deskargei begira, proiektuen txantiloiak nahiko konkretuak
> dira oraintxe bertan eta GNU/Linux, Windows eta OS Xerako loturak
> jartzeko aukera bakarrik dauka. Ikusita guk lokalizatutako aplikazioak
> hortik haratago doazela, igual ondo etor liteke deskargarako aukerak
> hedatzea.
> Aplikazio batzuk web aplikazioak dira, ez konkretuki SE bati lotuak.
> Beste aplikazio batzuk GNU/Linuxerako espezifikoak dira eta hainbat
> banaketarako deskarga aukerak eman daitezke (Ubuntu, Debian, openSUSE,
> Fedora, ...).
> Honekin batera proiektu bakoitzean instalatzeko argibideak gehi daitezke.
Pixka bat hedatu dut hau eta ondorengo deskargatzeko aukerak gehitu ditut:
- Web aplikazioa (webapp_url)
- ISO irudia (iso_url)
- Hizkuntza-fitxategia (langpack_url)
URLren bat edo beste falta denean, tamalez lerro berria gehitzen du
automatikoki MWk, begiratu beharra daukat "arazo" hau saihesteko modua.
Momentuz GNU/Linux banaketarako aukerak ez ditut gehitu, 16x16ko ikono
egokiak ez ditudalako topatu (aurrekoak Tango!tik[1] hartu ditut).
Pentsatzen dut banaketa nagusietarako aukerak ematearekin nahikoa dela:
Ubuntu, Debian, openSUSE eta Fedora. Ikono egokirik topatuz gero esan.
Aukera hauekin batera, proiektu baten euskaratzea zaharkituta dagoela
adierazteko modua gehitu dut, 'bertsio_zaharkitua' izeneko aldagaiaren
bitartez. Aldagai honi euskaratu zen azken bertsioaren zenbakia gehitu
behar zaio.
Bertsioa zaharkituta dagoela adierazteko ohar bat bistaratzen da.
Adibidea SeaMonkeyren[2] orrian daukazue.
Julen.
[1] http://tango.freedesktop.org
[2] http://librezale.org/wiki/SeaMonkey
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago