[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Urt 27, 17:28:42, CET 2010
Ni ere wp kontu bat edukitzeko prest.
erabiltzailea: iptx
bidali nire eposta honetara.
mila esker, eta zorionak hau guztiau hain txukun egiten ari zaretenoi.
Flipatzen ari naiz lanarekin, jarraitzen ditut eztabaida hariak, baina ezer
gutxi aportatzeko
aurkezteko orduan sartuko naiz burubelarriago... Euba gogoan!
ptx
Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
urtren 26a 22:47):
> Gabon,
>
>
> al., 2010.eko urtren 25a 22:38(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
>>
>> Zorionez webgunearen kontua aurrera doa[1] eta hementxe laburpen txiki
>> bat.
>>
>> Azkenaldian egindakoak:
>>
>> - Itxuraren aldetik moldaketa nagusiak egin dira, oraindik baliteke
>> detaile ņimiņoren bat geratzea, azken orduko konponketaren bat, baina
>> gehiena egina dago.
>>
>> Ez dakit gaur ere proiektuen kutxarena egin ahalko dudan, azkenaldian lan
> askorekin presaka nabil... Zorionez garrantzia gutxiko konponketa bat baino
> ez da.
>
>
> - Wikiko URLak aldatu dira. URL zaharrak erabiltzean (wiki.libr...)
>> oraindik arazoren bat gerta badaiteke ere, egitura berria martxan dago.
>> Webgune zaharreko berbideraketak ere prest daude, eta web berria martxan
>> jartzen denean aktibatuko dira.
>>
>> - Wikian proiektuen informazioa[2] osatu eta txukundu da. Semaforoak prest
>> daude. Proiekturen batean zabiltzatenok edo interesa duzuenok mesedez
>> eguneratu eta zuzendu bertako informazioa, ziurrenik akatsak baitaude.
>>
>> - Bilatzailea martxan dago. Wikian eta blogean bilaketa bat egiten baduzue
>> dagoeneko bilatzaile "berria"rekin egingo dira bilaketak.
>>
>> - Foroa eguneratu da FluxBBra. Itxura berria aktibatzeko dago, baina orain
>> aktibatuko balitz zuzenean bistan egongo zen. Uste dut dena batera publiko
>> egitea hobe dela (wikia ikustezina da!).
>>
>>
>> Geratzen direnak:
>>
>> - Pootle eguneratu eta itxura moldatzea. Esango nuke momentuz ez daukala
>> presa gehiegirik eta webgune berria argitara eman ondoren ere egin
>> daitekeela. Herriak hitz egin dezala halere.
>>
>> Ados, gainera aditu bat gure artean dugunez, lasai egon gaitezke ;)
>
> - Katalogoa? Egungo proiektuen txantiloiekin nik uste gure proiektuen
>> "katalogo" edo antzeko zerbait badaukagula.
>>
>> Oraingoz nik ere enuke besterik egingo.
>
> - Webgune berria online jartzea, zaharra <-> berria aldaketa egitea eta
>> gauza zaharrak garbitzea/aparte lagatzea.
>>
>>
>> Bestelakoak:
>>
>> - Aplikazioen deskargei begira, proiektuen txantiloiak nahiko konkretuak
>> dira oraintxe bertan eta GNU/Linux, Windows eta OS Xerako loturak jartzeko
>> aukera bakarrik dauka. Ikusita guk lokalizatutako aplikazioak hortik
>> haratago doazela, igual ondo etor liteke deskargarako aukerak hedatzea.
>> Aplikazio batzuk web aplikazioak dira, ez konkretuki SE bati lotuak. Beste
>> aplikazio batzuk GNU/Linuxerako espezifikoak dira eta hainbat banaketarako
>> deskarga aukerak eman daitezke (Ubuntu, Debian, openSUSE, Fedora, ...).
>> Honekin batera proiektu bakoitzean instalatzeko argibideak gehi daitezke.
>>
>> Ados, eta Ubunturen kasuan (behintzat) apt:url delakoa (edo apt-url ...)
> erabil dezakegu, instalazioak web bidez errazteko baita.
>
> - Wikian baita ere kontakturako inprimaki bat gehi daiteke, mezua zuzenean
>> posta-zerrendara modu gardenean iristeko. Jendeari gauzak muturraren aurrean
>> jartzeak parte hartu eta galdetzeko joera susta lezake.
>>
>> Ideia ona, baina Asierrek esan bezala ez hartu lan gehiegi.
>
> - Webgune berrian estatistikak nahi ditugu? Piwik[3] izeneko tresna
>> libreak oso itxura ona du.
>>
>> Nik normalean ez ditut erabiltzen... baina suposatzen dut interesgarria
> izan daitekeela ondorioak ateratzeko, eta traba behintzat ez du egingo.
>
> - Azaleko albisteak idatzi nahi dituenak eman diezadala bere gustoko
>> erabiltzaile-izen eta e-posta bat WPen erabiltzaile bat sortzeko.
>>
>> Badakidanez ez dudala albisterik idatziko, ez dizut erabiltzailea
> sortzeko lanik emango... ;)
>
>
>> Bueno, nahikoa oraingoz xD
>>
>> Julen.
>>
>>
>> Seguruenik nik beste proiekturen bat gehituko dut: CoverGloobus eta
> Gloobus Preview adibidez (Gwibber azkenean erabaki nuen ezetz, dagoeneko ia
> ez dudalako erabiltzen).
>
> Ibai.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100127/c2b3ba05/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago