[Librezale] Nire proiektuak

Piarres Beobide pi a bildua beobide.net
Or, Urt 29, 11:42:54, CET 2010


Aupa danei:

Ikaragarria wikian egindako lana orain nire proiektuen ardura onartzea
tokatzen duk ez?

Niretzat ziur: XFCE, aMule eta Debian  (noski inork lagundu edo bere
esku artu nahi balu ez nahiz kexatuko)

Zalantzan:

Mailman : Norbaitek egin ahal du zerbait honekin? Oraintxe garapenean
3.0 bertsioa dago eta horren itzulpena launchpad bidez kudeatzea
pentsatzen dute dirudienez dana po fitxategi batean sartzen,
aurrekoetako php/html txantiloiak desagertuaz. Behin garatzaileek po
fitxategia sortu eta itzulpena egiten hasteko eskatzean ni prest
egongo nintzateke zati on bat egitea baina beste inork lan guztia
gainbegiratzeko ardura artzen badu.

Gallery :

Hau etxean erabiltzen dudan argazkiak gorde/ikusi/partekattzeko
galeria da. Erabiltzen dudana guztiz itzulia dago, baina erabiltzen ez
ditudan modulu batzuek eta eguneraketak egitea falta da, baina orain
hurrengo bertsioa egiten ari direnez eta itzulpen sistema guztiz
aldatzen denez (online egiten da galeriaren instalaziotik eta
galeriaren bidez bidaltzen zaie garatzaileei) horrekin ari nahiz.

Webgunea : http://gallery.menalto.com
Lizentzia:  GPL
Itzulpen estatistikak: http://gallery.menalto.com/localization/gallery2
Euskaraz martxan ikusi nahi izanez gero: http://www.beobide.net/gallery2

Librezalen agertzea interesgarri iruditzen?


Asti apur bat dudanean debian inguruko orrialdeei buelta bat emateko
asmoa dut, baina jakin zazu noiz izango den hori...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago