[Librezale] Beste proiektu batzuk?

Piarres Beobide pi a bildua beobide.net
Ast, Urt 28, 11:49:26, CET 2010


Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.net> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko urtren 28a 10:44):
> ....
>>
>> Nik ez dut egingo ia seguru. Zergatik? Ba argi eta garbi hitz egiteko,
>> arrazoi nagusia da izorratu egingo nindukeela beste pertsona bat eta ni lan
>> bera egitea, berak soldata irabazita eta nik ez. Ez daukat arazorik nire
>> denbora librean euskarazko softwarearen alde lan egiteko musutruk, edo beste
>> esparru batzuetan (Wikipedian etab.), baina nahiago dut nire lan "librea"
>> eta enpresek egiten duten lana ahalik eta gehien bereizita badaude.
>>
> Software libreko proiektu askotan nahasten dira lan boluntarioak eta
> soldatapekoak, Kernelean, KDEn, Gnome, Mozillan....
> Askok uste dute software libre gehiena boluntarion lana dela eta erabat oker
> daude, enpresak jartzen dute dirua eta soldatapeko programatzaile eta
> diseinatzaileak ari dira software librea garatzen.
>
> Proiektu batzuetan estatistikak daude:
> http://softlibre.barrapunto.com/softlibre/10/01/22/0923249.shtml
>
> Nik ez diot arazorik ikusten komunitatea lepo gabiltzanean, guztiona den
> diru batekin, enpresa batek komunitatearentzat lana egiteari.
>
>
>> Demagun OpenOffice-n edo Gimp-en euskarazko bertsioa mantentzea ez duela
>> oraindik aurrera inork ordaintzen. Ez da hipotesi arraroa, gaur egungo
>> egoeran hori gertatu, gerta daiteke. Gimp eta OpenOffice aplikazio
>> estrategikoak dira euskarazko software librerako. Nik (edo beste edozeinek)
>> hartuko al du Gimp-en ardura? Lau urte barru gobernua aldatzen da eta
>> berriro ematen dituzte dirulaguntzak Gimp itzultzeko. Orduan zer? Berriro
>> utziko al diot horren ardura dirulaguntza irabazi duen enpresari? Egia esan,
>> ez daukat gogorik ergeltzat har nazaten...
>>
>
> eta zergatik utzi beharko zenioke berriro?
> Utziko diozu nahi baduzu.
>
>> Noski, ulertzen dut zure ikuspegia ezberdina dela.
>>
> ikuspegi ezberdinak ezinbestekoak dira, hau ez da Maoren iraultza kulturala.
> ;-)
>
>> Hori dena esanda, eta zuk diozun OpenERP kasu zehatzerako, nik ez nuke
>> gaizki ikusiko proiektuan Librezalek parte hartuko balu, Librezalek dituen
>> gastuak ordaintzeko behar den diruaren truke (nahiz eta txikiak izan, 6-8
>> urtez domeinua ordaindu behar izan da, ostatatzea, etab.), ez itzulpena
>> egiten zuzenean, baina bai adibidez euskarazko bertsioa testeatzen. Horretan
>> ni neu ere parte hartzeko prest egongo nintzateke.
>>
> Euban komentatu zenez oraingoz ez dugu ostatatze gasturik, dominio
> erosketena baina hori finantzatzeko boluntarioak agertu ginen, kopurua ez
> baita handia.
>>
>> Hala ere, Librezaleren izaeragatik ez dakit hori posible den ere, ez baita
>> elkarte erregistratu bat eta ezin baitu faktura bat ere egin (uste dut).
>>
> Fakturarik ezin dugun egin arren, ogasunaren arazoa urtean 300 euroko
> mugimenduak ez direla denok dakigu.
>
> Librazalek finantzaketa behar badu, ari bat zabaldu genezake eta aukerak
> aztertu.
>
>
> Ander.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>

Honek daraman abiadarekin ez dut zerrenda egunean mantentzeko aukera
aurkitzen baina gaur gai honekin hasi naizenez hemendik hasiko
iritziak botatzen...

Nik ez dut arazo etikorik norbaitek diruz egindako itzulpen bat bere
kargu artzeko baina inor hori egitera badoa dituen arriskuak ulertzea
nahi dut.

Proiektu gehienek arduradun bat (edo talde bat) nahi dute itzulpen
bakoitzeko beraiek ez bait dira gai itzulpen ezberdinak agertu ezkero
zein den hobea erabakitzeko...

Demagun X programa Z enpresak itzultzen duela aurten eman dieten
subentzio bati ezker. Demagun hurrengo urtean ez dietela dirurik
ematen itzulpen hori eguneratzeko beraz Z enpresak ez du egingo.

Alde batetik normalean ez dute gustukoegi beste inor aurten egingo ez
duten lan hori beste inork egitea hurrengo urteetan itzulpena
eguneratzeko dirua eskatzeko aukera kentzen bait zaie. Honekin bat Z
enpresa horrek gauzak behar bezala egin baditu garatzaileek
itzulpenaren arduradun bezala kokatuko dituen beraz beren baimenik
gabe ez dago itzulpena ukitzeko modurik (asko erretzen duten gudatan
sartu nahi ez bada behintzat).

Beste aldetik enpresa horrek nahiz inori itzulpena eguneratzeko aukera
eman ziurrenik aurrerantzean dirua eskatzen jarraituko du lan hori
egiteko eta noizbait ematen badiete berriz gaude interes
elkarjotzekin.

Lana egiteko interesa duenak hasi aurretik hau dena argi edukitzea nahiko nuke.

ala...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago