[Librezale] Beste proiektu batzuk?
joseba
joseba a bildua euskalerria.org
Ast, Urt 28, 13:21:33, CET 2010
Hasteko, zorionak egiten ari zareten lan guztiagatik! Ni ere, Piren
moduan, mezu guztiak irentsi ezinean nabil, eta oraintxe iritsi naiz
mezu guztiak gobernatzera. Zuek etxerako!
Beste proiektuen gaiari lotuz, Anderrekin bat nator. Hainbat proiektu
estrategikoak dira. Horietakoa da Firefox, jakina! baina ERP aplikazio
on bat ere bai. Horregatik, Anderrek egindako gestioak txalogarriak
iruditzen zaizkit (plas, plas, plas)
Hizkuntza politikokoek (Jaurlaritzak) ere horregatik ordaintzen du OOo
eta antzekoak euskaratzea, eta ez ninduke harrituko ERP on baten
euskaratzea ere ordainduko balu...(segi saiatzen Ander, -nahiz eta gaur
egungo jaurlaritzak duda asko sortu-) Nire ustez estrategikoak direnak
diru publikoz ordaintzea egokia da, beti ere lana txukun, azkar eta
egunean egiten bada (firefox euskaraz mantentzea ere ordainduko luketela
sinetsita nago, merezimendurik ez du falta behintzat). Diru laguntza
bidez euskaratutako aplikazioen mantenurako laguntzak etengo balituzte,
zer egin beharko genuke? Asierrek ez du lelo aurpegirik eduki nahi (lan
itzela egiten ari da musu-truk!) baina, Firefox ordaindua izateko
modukoa den bezala, beste batzuek ere borondate hutsez mantendu beharko
lirateke... Dena den, diru publikoak komunitateari laguntzeko ez al
dira?
Ondo segi, eta eskerrik asko!
Joseba.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago