[Librezale] Beste proiektu batzuk?
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ast, Urt 28, 10:44:05, CET 2010
....
> Nik ez dut egingo ia seguru. Zergatik? Ba argi eta garbi hitz egiteko,
> arrazoi nagusia da izorratu egingo nindukeela beste pertsona bat eta
> ni lan bera egitea, berak soldata irabazita eta nik ez. Ez daukat
> arazorik nire denbora librean euskarazko softwarearen alde lan egiteko
> musutruk, edo beste esparru batzuetan (Wikipedian etab.), baina
> nahiago dut nire lan "librea" eta enpresek egiten duten lana ahalik
> eta gehien bereizita badaude.
>
Software libreko proiektu askotan nahasten dira lan boluntarioak eta
soldatapekoak, Kernelean, KDEn, Gnome, Mozillan....
Askok uste dute software libre gehiena boluntarion lana dela eta erabat
oker daude, enpresak jartzen dute dirua eta soldatapeko programatzaile
eta diseinatzaileak ari dira software librea garatzen.
Proiektu batzuetan estatistikak daude:
http://softlibre.barrapunto.com/softlibre/10/01/22/0923249.shtml
Nik ez diot arazorik ikusten komunitatea lepo gabiltzanean, guztiona den
diru batekin, enpresa batek komunitatearentzat lana egiteari.
> Demagun OpenOffice-n edo Gimp-en euskarazko bertsioa mantentzea ez
> duela oraindik aurrera inork ordaintzen. Ez da hipotesi arraroa, gaur
> egungo egoeran hori gertatu, gerta daiteke. Gimp eta OpenOffice
> aplikazio estrategikoak dira euskarazko software librerako. Nik (edo
> beste edozeinek) hartuko al du Gimp-en ardura? Lau urte barru gobernua
> aldatzen da eta berriro ematen dituzte dirulaguntzak Gimp itzultzeko.
> Orduan zer? Berriro utziko al diot horren ardura dirulaguntza irabazi
> duen enpresari? Egia esan, ez daukat gogorik ergeltzat har nazaten...
>
eta zergatik utzi beharko zenioke berriro?
Utziko diozu nahi baduzu.
> Noski, ulertzen dut zure ikuspegia ezberdina dela.
>
ikuspegi ezberdinak ezinbestekoak dira, hau ez da Maoren iraultza
kulturala. ;-)
> Hori dena esanda, eta zuk diozun OpenERP kasu zehatzerako, nik ez nuke
> gaizki ikusiko proiektuan Librezalek parte hartuko balu, Librezalek
> dituen gastuak ordaintzeko behar den diruaren truke (nahiz eta txikiak
> izan, 6-8 urtez domeinua ordaindu behar izan da, ostatatzea, etab.),
> ez itzulpena egiten zuzenean, baina bai adibidez euskarazko bertsioa
> testeatzen. Horretan ni neu ere parte hartzeko prest egongo nintzateke.
>
Euban komentatu zenez oraingoz ez dugu ostatatze gasturik, dominio
erosketena baina hori finantzatzeko boluntarioak agertu ginen, kopurua
ez baita handia.
> Hala ere, Librezaleren izaeragatik ez dakit hori posible den ere, ez
> baita elkarte erregistratu bat eta ezin baitu faktura bat ere egin
> (uste dut).
>
Fakturarik ezin dugun egin arren, ogasunaren arazoa urtean 300 euroko
mugimenduak ez direla denok dakigu.
Librazalek finantzaketa behar badu, ari bat zabaldu genezake eta aukerak
aztertu.
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago