[Librezale] Beste proiektu batzuk?
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Urt 27, 21:18:53, CET 2010
az., 2010.eko urtren 27a 08:15(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> 26/01/2010 21:42(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> Ez dakit Librezaleko inor prest egongo litzatekeen beste batek
>> diruagatik itzuli duen eta dirua amaitu denean mantenurik gabe utzi
>> duen aplikazio bat mantentzeko. Nik seguru asko ez nuke egingo, baina
>> norbaitek egin nahi balu, niri dagokidanez ez nuke arazorik edukiko
>> Librezalen sartzeko.
>
> Zein da guztion diruarekin beste batek aurreratutako lan profesionala
> mantentzearen arazoa?
> Ez dut ulertzen.
>
> Helburua garbi daukat, euskarak bizi behar badu gizartean ordu gehien
> ematen ditugun arloak euskaldundu behar ditugu, LANA zoritzarrez ordu
> asko ematen dugun tokia da. (Horregatik sortu ziren enpresak
> euskalduntzeko plan bereziak) Lanean dirukontuekin gabiltzanok
> enpresako arlo guztiekin dugu harremana eta gune hau erdalduna bada
> gazteleraren erabilera zabaltzaile bilakatu daiteke. Oso zaila izango
> da enpresa euskalduntzea arlo hau alboratuta.
>
> Beraz euskaltzale ikuspegitik kontabilitatea eta kudeaketa
> euskalduntzea ezinbestekoa deritzot.
>
> Euskaldunon zergekin administrazioak duen dirua non dago honetan baino
> hobe? Azpiegitura handiak kontratatzen?
>
> Librezalen mahaia gainean jarri zen arazoa eta ni ados nagoena beste
> bat da. Software libreak bere izaera galtzea, itzulpen arduradunak
> softwarea ez eguneratzean, dirulaguntzarik jasotzen ez badu.
>
> Justu proposatzen ari naizena hori sahiestea da, aurrez gu mantentzeko
> ardura hartuz.
> Beste kontu bat da, ahal dugun (denok lepo gabiltza), edo nahi dugun
> ere bai.
>
> zeren eta "Su ta Gar"ek zioen bezala "Nik ez diat inoiz esango hire
> egin beharra zein den..."
Esan bezala, nik ez daukat arazorik horrekin, norbaitek mantendu nahi
badu enpresa batek itzuli duen aplikazio bat, Librezale barruan eta
Librezale izenarekin, ba egin dezala. Hori nire iritzia da noski, baina
ni bat naiz eta azkenean erabaki hori denon artean hartu beharko dugu.
Beste kontu bat da nork mantenduko duen aplikazio hori. Beno, ba
Librezalen ez dago talderik, norbanakoen multzoa gara, eta norbanako
batek hartu beharko du horren ardura. Demagun OpenERP Elhuyarrek
itzultzen duela, eta gero ez diotela berriro dirurik ematen itzulpenaren
mantenimendua egiteko. Ba zuk mantendu nahi baduzu, nigatik ondo.
Nik ez dut egingo ia seguru. Zergatik? Ba argi eta garbi hitz egiteko,
arrazoi nagusia da izorratu egingo nindukeela beste pertsona bat eta ni
lan bera egitea, berak soldata irabazita eta nik ez. Ez daukat arazorik
nire denbora librean euskarazko softwarearen alde lan egiteko musutruk,
edo beste esparru batzuetan (Wikipedian etab.), baina nahiago dut nire
lan "librea" eta enpresek egiten duten lana ahalik eta gehien bereizita
badaude.
Demagun OpenOffice-n edo Gimp-en euskarazko bertsioa mantentzea ez duela
oraindik aurrera inork ordaintzen. Ez da hipotesi arraroa, gaur egungo
egoeran hori gertatu, gerta daiteke. Gimp eta OpenOffice aplikazio
estrategikoak dira euskarazko software librerako. Nik (edo beste
edozeinek) hartuko al du Gimp-en ardura? Lau urte barru gobernua
aldatzen da eta berriro ematen dituzte dirulaguntzak Gimp itzultzeko.
Orduan zer? Berriro utziko al diot horren ardura dirulaguntza irabazi
duen enpresari? Egia esan, ez daukat gogorik ergeltzat har nazaten...
Noski, ulertzen dut zure ikuspegia ezberdina dela.
Hori dena esanda, eta zuk diozun OpenERP kasu zehatzerako, nik ez nuke
gaizki ikusiko proiektuan Librezalek parte hartuko balu, Librezalek
dituen gastuak ordaintzeko behar den diruaren truke (nahiz eta txikiak
izan, 6-8 urtez domeinua ordaindu behar izan da, ostatatzea, etab.), ez
itzulpena egiten zuzenean, baina bai adibidez euskarazko bertsioa
testeatzen. Horretan ni neu ere parte hartzeko prest egongo nintzateke.
Hala ere, Librezaleren izaeragatik ez dakit hori posible den ere, ez
baita elkarte erregistratu bat eta ezin baitu faktura bat ere egin (uste
dut).
Gero arte.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago