[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Urt 27, 18:12:30, CET 2010


ar., 2010.eko urtren 26a 16:19(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>
> Azaleko eskuineko zutabean jarriko duguna adostu behar da. Aurrekoetan
> esan bezala, nik gure 3-4 aplikazio garrantzitsuenen paragrafo labur
> bat, bere ikonoa eta lotura bat jarriko nituzke.
>

Ikusi dut gehitu duzula edukia.

Bi gauza:
- Ikonoak ondo lerrokatuta ikusten dituzue? Nik lehenengo bien ikonoak 
(Firefox + Thunderbird) elkarren ondoan ikusten ditut, ez bata bestearen 
azpian ezkerrera lerrokatuta.

- Mailman edo erabiltzaileentzat horren ohikoa ez den softwarea azalean 
egotea nahi dugu? Mailman azaletik kanpo utziko nuke nik.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago